Aurten 30 urte beteten diz LUTERL taldi sortu zanetik eta 25 urte lelengoko GLOBHORMA egin benetik. Askorek ez dozue jakingo zer ixaten zan globohormi, eta beste asko ahaztute egongo zaze. Globhormak, irudi bittartez eindako kritika adierazpenak ixaten zin, eta leku desberdiñetan ipiñtxen zin, Kulixka ondoko horman edo ta Urrosolo bitxitegi onduko horman. Azpixan ikusiko dozuez euretako batzuk.
KALAMENDIre guz hilan 28xan. Bazatoz?
Datorren zapatun XABIn eta ASIERen lagunak antolatute Kalamendire mendi irteeri eongo da, Alamedatik urtengo dau goxeko 9xetan. Juteko asmu dakazuenok emon zeuen ixenak Anaitan eta Kulixkan, jateku kalkulateko gehixenbat. Ez da ixe pasaten atzanengo momentun agertzen bazaze, jateku sobran eongo dalako. Bixan egune ospatzeko jantzi mendiko botak eta erain trastiai (bidin perrotxikoren bat edo beste topa ezkeo, antolatzallik rekisa eingo dabela jakinan gainin zaze)
Hamen da MARABILLI2
Irailak 21 (zapatu), Fracking-ai buruzko dokumentala gaztetxin
Margun erakusketi, AMAIA CABEROn eskutik
Gero arte, Juanito!
Argentinako epailik, torturatzaile espainolan atzetik
Atzo jakin gendun Argentinako epaile batek lau torturatzaile españolen kontrako atxilotze agindu bat emon dabela.
Euretariko bat Jesus Muñecas Guardia Zibile da, Andoni Arrizabalga ondarrutarra torturabana, beste askoren artin.
Andoni Arrizabalagan torturan testigantzi hamen dakazue, 1977xan Joseba Sarrionandiak einddako elkarrizketa baten: http://www.argia.com/argia-astekaria/739/itziarren-semea-askatua
Gogorra da Argentinatik etorri bir ixati epaile bat justizixi eskatzen, “ministro del interior” españolak guardia zibilak Intxaurrondon einddako biharra goraipatzen daben egun bardinin. Eta batzuk ondiokan pentsako dabe estado española “estado de derecho” demokratiko bat dala…
Ondarrun eta Euskal Herrixan egon dizen atxilotu, torturatu eta hilddako guztintzako justizixi eskatzen dou!
Parte hartu presun eta iheslaixan aldeko zozketan!
Ein Daigun Bidi irratsaioa, martxan!
Oporrei agur-agur egin ostean eta eguna aldatuta, Ein Daigun Bidi irratsaioa gaur eguaztena hasiko da, gaueko 21:00etatik 22:00etara. Radixu Irratia 105.5 FM.
On line entzuteko: http://www.radixu.info/
GARZON popabistan laga dabe Argentinan
Argentinako unibertsitate baten hitzaldixe emoten hastea ixunin, gerta da behean ikusiko dozuena. Euskal Herriaren Lagunak elkartik antolatu dau protesta ekitaldixe eta esatzez hamen ez dotxunak entzun nahi.

















