ASIER “INDIXUAI” ZOIXONAK

Bixar, irailak 26, ASIER BADIOLA LASARTEk (“indixu” gutzako), 33 urte handi beteten dotxu, eta guk belarri tenkada handi bat bixaltzen dotzau hamendik

maddi 078-2-1Betiko lez, iñok nahi ixan ezkeo telegramaren bat edo eskutitzen bat bixaldu, hor dakazue beran “helbidi”:

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia II Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

Marabillako egitarau prest!

Gaur jakin ahal ixan dou aurtengo Marabillik zer eskeiniko doskun, eta egitarau potentiaz dator. Proposamen, talde eta jente  interesantik eukiko douz lau egunetan: Sormena 10 minututan, Muchachito y sus compadres, Dj DZ, Ramon Chaon hitzaldixe, Leon de Aranoa eta Asier Altuben tertulixi, Koldo Almandozen perlak, Kiko Veneno eta Bide Ertzean, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmenen lan barrixe…

Herritxar artista askorek be parte hartuko dabe, dantzan edo kalez kale euran lanak erakusten. Eta #ResistOndarru dokumentala be estrenako dabe.

Marabilako antolatzailik esan dabe, hau egitarau ofiziala dala, baine herritxar guztik gonbidatute dazela kalea urten eta sormena lantzea, egitarau paralelu eta espontaneu sortzea, ixez latxeik.

Hamen dakazue egitarau osu: http://www.marabilli.re/egitaraua-2013

P1060752

mara

Urriak 5 (zapatu) Elkartasun Olatu!

Urtarrilaren 11n, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde Bilbon eratuko den “itsaso” handi eta zabalaren parte izango den “olatua” osatuko dugu urriaren 5ean Ondarroan. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespeta daitezen eta guztiak etxeratzeko bidean, tantaz tanta osatuko dugun “olatu” eta “itsasoan” gutariko bakoitza ezinbesteko tanta da eta horixe da egun horretan irudikatuko duguna. Tantaka tankaka, Ein daigun OLATU! IXAN TANTI!

2013-10-05,OLATU

Irailak 25 (eguaztena) Marabillin aurkezpena

Urriaren 10etik 13ra ospatuko da aurten bigarren Marabilli Sormen Festibala Ondarroan. Aitzol Aramaio zinegile zenaren omenez sortutako ekimen honek musika, zinea, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, sukaldaritza eta arte plastikoak bilduko ditu Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Katalunya eta Galiziatik datozen egileekin. Jaialdiaren helburua ez da soilik jendea ekitaldietara joatea, arloen arteko elkarlana eta artisten arteko elkarrizketa ere badu helburu, beti ere, errealitatearen ikuspegi kritiko batetik. Prentsaurrekoa-aurkezpena, BIHAR, eguaztena hilak 25, 11:00etan Ondarroako kofradia zaharrean (bigarren pisuan).
Marabilli2013kartela

Irailak 29 (domeki) LIBRE egune LEKEITIOn

libreDatorren domekan (irailan 29xan) Lekatxon egun osoko aldarrikapen egune ospatuko dou. Bertan salatuko douz hurrengo hillabetitan eingo dizen epaiketa politikuk. Pentsaten dou sasoi dela esateko NAHIKUREla, eta jai eta salaketa bidez egun pasi eingou. Azpixan dakazue egun horretako egitarau

lekeitio

“Eta guri ONDARRUTARROI zertan ikutu eitten dozku epaiketa politiko horrek?” galdetuko dau batek baño gexauak. Ba adibidez otsailin “HERRIKUn” auzixin Madril aldea jun bikogaz, epaitu eingo dabelako TXOKU. Arrisku dakau hainbeste lagunek urtitan eindako biharra hutsin geatzeko. Edo argixaua esanda, euskaltzalik, ezkertiarrak  eta abertzalik ibiltxen daben etxe baik geatzeko.

TXOKU sortu ban jente asko, dagoeneko ez da gure artin

txokun inuguraziñoin 1

kirru

txokun inuguraziñoin 2Bañe orduko ametsak eta gaurkuk bardiñak diz. Horretxetan gabiz, eta horretxeatxik eurak ipintxen daben indarra ipinikotsau geuk be. Domekan danok LEKATXOA. Epaiketarik ez!