Espainiako Auzitegi Nazionalak lau webgune zarratu dotxu gaur, eta horren tartin Nafarroan eitten zan Ateak Ireki. Euran delitu, HERRIRAz loturi dakarrela. Guk TURRUNETIK geure elkartasune bixaltzen dotzau.
Azaroak 16 (zapatu) Atako Bandan 5.1 ikuskizune Goiko zinan
40 urtin lotan egon dan ikuskizune, 100 bat herrittarrek berreskuratuko dabe. Bi emanaldi eongo diz bata arratsaldin (sarrera guztik saldute daz) eta besti gabaz (arin ez bazabiz…) daneta 700 ikuslek ikusi ahalko dabe. Ahal badozu ez galdu, musika, antzerki, dantza… Aspaldi antzeztu ban jentik hartuko dau parte bertan. Guk gure sarrerak eskuratu douz.
MAMARRU edurtzan
Azaroak 14 (eguena) Herri batzar berezixe, txokun
Euskal presun aldeko zozketi ONDARRUn
Urtero lez eta sasoi honetan hasi ta gabonak bittartin, euskal preso eta iheslaxan aldeko zozketako billetik saltzen hasten diz hainbat boluntaxo. Hortaz gain, herriko taberna ta dendetan be ikusiko dozuez. Euro baten trukin, telebista eta musika kate bat lortu ahal dozue. Ataten dan diruaz preso ta iheslaxan gastuai (abokatuk ordaindu, bixitxeta juteko bidaiak ordaindu, egunkarixan harpidetzak ordaindu…) aurrea etxi dauke helburu. Zozketi abendun 31n eingo da eta zenbaki irabazli TURRUNIN be agertuko da.
ASIER “Indixu” kartzelaz aldatu dabe
Errekurso naturalak alperrik galtzen gabiz!
Kemenen barri
Zapatuan izan zuten bisita Alaik eta amak. Soto del Realen izan ziren eguerdiko bisitan eta Kemen oso ondo eta animoso aurkitu zuten.
Irakurtzen jarraitu
Azaroak 13 (asteazkena) hitzaldixe, abortateko eskubin ingurun
Desobedientzixin kostuk ordaintzen hasi ga
Gaur, Zubi Harresixan egon zin 5 lagun Gernikako epaitegire jun diz deklaratea desobedientzixa delitu bat egotzitxe. Donostiar bi, Munitxibarko bat eta ondarrutar bi deklaratea jun bir ixan di. Desobedientzixi tresna lez hartute, elkartasunetik konpromisure, Donostitxik Ondarrure, Ondarrutik Lekitxoa, Lekitxotik Iruña eta Euskal Herrire, LIBRE nahi douela bixi aldarrikatzen jarraitxukou!!









