Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Etxin geatzekuk ez diz gure herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti Alamedan. Gaur 135 lagun batu diz ta 20 minutuz egon diz bertan eta betiko modun astin egon dizen albistik kontatxuez: alde batetik, baixakun anbulatoxo aurrin egon zile bertako langilliai elkartasune emoten ta ongun be han eongo eidiz baieztatu dabe; beste alde batetik, datorren asteako herri mailako manifestaziñoi bat etxi be proposa dabe eta beste eragile batzukin landuko dabela. Etxin geatute ixer ez da lortzen, borrokatuaz bai. Jo ta Ke LORTU ARTE!

OSASUNGINTZIk danok ikutzen gatxu! Baixakun Anbulatoxun aurrin egon zan konzentraziñoiko irudixak diz azpikuk (PENTSIONISTA ugari agertu zin berta) ta Zubi-Zahar herri ikastolako umik be ELKARTASUN keinu bixaldutzen bertako langilliai.

AITZIBER IBAIBARRIAGA BURGOA lagun eta kidik agur esazku gaur!

Herixotzin aurrin sentiuten douen miñe, hutsuni…beti de handixe. “Tokaten” dana baño lehen aillaten danin…Injustizixin sentipena be agertzen gasku. 52 urte eukazen eta bi ume ederren ama zan Aitziber. Abertzale borrokalai familiko lau anai-arrebako parte zan, gazte-gazte; Preso Iheslai eta deportatun defentsan ibili ziñan Aitziber, zenbat burruka: martxa, batzar, turno… Naziotasunan alde be ekiñin ibili ziñan, Ezker Abertzalin aldeko zerrendetan be arpexe emon zendun, herriko kirol eta dantza taldin be han ikusi ixan zatxuau…Betitxik burrukan, azkanengoko momenturarte, bixitxin aldeko burrukan.

FRESNESko kartzela (Frantzia) martxan 1997xan.

Naziogintzin aldeko ekimena (EHNA aurkezten) Plaiko zubixan

Hauteskundiai uko etxen ilegalizaziñoin sasoin.

ZUBI-ZAHAR Saski baloiko partaidi hasieretatik.

BERRITXUre bixitxea jun arren, Ondarruko kontutan be parte hartzen jarraitzen zendun, Tanborradi urteroko hitzordu zendun.

Lagun artin gustoa beti (betirako lagun)

Ta etxekuk zer esanik ez!

Mamarro kristuk erun zatxu gure albotik, bañe momento txarrenetan be gure ondun ikusi zatxuau.

Zure irribarri eta Inddarra gogun douzela eingou dou aurrea AITZI. Besarkada handi bat etxeko eta lagunoi TURRUNE etxen douen danon partetik. Ez zatxuau errez ahaztuko! MATXE ZATXUAU!

Ekainak 8 (zapatu) ARBIDE egune!

ARBIDE eskalada taldik ARBIDE egune antolatu dau ekainak 8rako. Azpixan dakazue egun horretako egitarau:

Goxeko 10etatik 14:00eta @leaktibai -n laguntziaz Zuhaitz parki eta Rokodromu! Atsaldeko 17:00tan, mari goxan dala, hasieri emongotzau Psikoblok txapelketiai! Apuntateko arbideskalada@gmail.com korreo elektronikure bixaldu zeure ixena eta edadi. Eun guztintzir txosni eta musiki eongora, giro onik ezta faltakoo! Anima danok eta apunta txapelketan be!