[📸EKIMENA] Genozidixu gelditxu! Palestina askatu!

Urte bat pasa da urrixan 7txik. Ordutik, Palestinan kontrako genozidixu inddartu dau Israelgo estatuk.

Gaur, palestinar herrixe pairatzen dan genozidixu eta okupaziñoi salatzeko ekimena einddabe herritxarrak. Palestirrak bixitxen dazena jasanezine da.

Gaurko ekimenak, Israelgo estatuk inpunidade osoz eta askon ixiltxasun konpliziaz aurrea darun genozidixu zein okupaziñoiaz amaitxu biharra dala aldarrikatzen dau.

Hori holan, urrixan 21in Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxu herriko plazetan. Adi deialdixeta!

Urriak 6 (domeki) dokumentala Kofrai Zaharrin, Indarkeriaren oi(h)artzunak!

Ongo domekan (U-6) bi emanalditxan (eguerdixan ordu batetan eta arratsaldin 7retan) dokumental gogorra ikusteko aukeri eukikou Kofrai Zaharreko 2.solairun, Indarkeriaren Oi(h)artzuna ixenburuaz. Eguerdiko saiun dokumentalan zuzendaixak eongo diz eta illuntzekun, Tamara Muruetagoiena. ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA mediku Ondarrutarrai gertatutako bixipenak kontatetxuz dokumentalak (Torturan eragiñez hil zana). Saiutako gonbidapenak, Turismo bulegun hartu birdiz. Osteabe ez errepikatzeko, memoixi landu birdou!

ERROMEXAKO PREST? Dantza ikastarun emon ixena!

EUSKAL DANTZAN IKASTARU antolatu dau KRESALA KULTUR ELKARTIK Urritxik-Abendure edo eta Urtarrilletik- Apirillea. Erromexetan eta jaxetan dantzatzen dizen dantzak erakutsikotxue bertan, Txulalai, San Petrin, Larrain dantzi, Agurre…Baldintza bakarra, 14 urtetik gorakuaua ixati eta ixena emoteko ordun, azpixan agertzen dan telefonure deitzi edo beheko korreo elektronikure idazti. Anima hainkak astintzea!