Nahi dabenak hamen dauke irakurteko: http://www.ondarroa.eu/Documents/GEUGAZ_2.%20alea.pdf
ANTZERKI ihardunaldixak MUTRIKUn
Kartzela zigorra, zubi harresixan parte hartzearren
Gaur jakinddou zubi harresixan atxilotu zitxuenai kartzela zigorra ipinitsela epailik, eta batxe be milak euroko multak.
Hitzan dakazue informazinoi gexa:
http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/11/13/ondarroako-herri-harresiaren-harira-epaitutako-bost-auzipetuei/
Azarun, emakuminganako indarkeixaik ez!
AITZOLen karti kartzelatik
Idatzi eta argazki hau jaso dou AITZOL ETXABURUk bixaldutaku, IBON IPARRAi zuzendute:
Hiru egun iragan dira espainiako salbuespeneko epaitegian ikusi eta elkarrekin hitz egiteko aukera izan genuenetik. Modu prekarioan izan bazen ere, elkarren berri zuzenean jasotzeko aukera izan genuen.
Ez dizut gezurrik esango, zu ikustean asko poztu nintzen arren, zure lekukotasunak barrua astindu zidan, are gehiago epaileari bataurrekoen laguntzarekin ere ezin duzula irakurri erantzun zenionean. Amorrua sentitu nuen. Amorrua eta ez gorrotoa, zuregatik sentitzen dudan maitasunak ez baitio lekurik uzten gorrotoari.
Lerro hauek ere ezingo dituzu irakurri baina espero dut norbaitek irakurri edo kontatzea, horregatik idatzi dut besteak beste hemen.
Gaur egun Euskal Herrian eta bereziki Ondarrun bizi den egoera izan genuen hizketa gai nagusi. Herritarrok gure artean banatzen gaituzten arrazoiak aipatu genituen baina baita batzen gaituzten arrazoiak ere. Eta zu Ibon, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste euskal preso politikoekin batera, batzen gaituzten arrazoietako bat zara. Herritarren gehiengoa zuen etxeratzearen alde dago. Etxean, bizirik nahi zaituztegulako. Zentzu horretan ondarrutarron lehentasuna zure kaleratzea izan behar da, egoerak aspalditik hori eskatzen duelako. Lasai Ibon, zuen etxeratzearen atzetik besteon Euskal Herriratzea eta etxeratzea etorriko da, begiradan euskal preso eta iheslari politiko guztion amnistia eta Euskal Herriaren askatasuna tatuaturik dugulako.
Soto del Real sarraski espetxeko isolamenduan aurkitu dudan burkide maitagarri batek aipatu bezala, askotan iruditzen zait Bilboko urtarrileko itsasoaren olatu baten zain gaudela eta ez gara konturatzen olatua gu geu, herritarrok, garela.
Besterik gabe Ibon, aipatu nizun baina ez ahaztu arrazoi askorengatik maite zaitudala eta zaitugula. Maite zaitut, zure irribarre kutsakorragatik, zure izaera errebeldeagatik, Gernikako sua begietan argi duzulako, bihotz aske bat zarelako… Eta bihotz askeen begietan gaua beti argi delako!
Matxe matxe!
Aitzol Etxaburu Artetxe
2014ko urriaren 16an Fleury-Mérogir sarraski espetxean
Hamen da XIV. MENDI asti
Zer da TTIP?
Lagun kruadrillak KALAMENDIre
Kirol batzordekuk eta Aurrera mendi taldekuk zabaltzen dabizen mezu:
ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!!
Seguruena herriko kuadrilla guztixetan egongo da baten bat Kalamendiko kanpani hasi zanetik, bertara ostera bat edo gexa eindabena. Nahiku zaze batxe, kuadrilla modun jun zazenok be.
Azken txanpan sartute gazenez, asteburu “berezi” batzuk nahi douz antolatu eta hauetariko bat, zeuei, “adin guztietako” Ondarroako kuadrilloi zuzendute du, zehazki, azarun 15-16 asteburuai begiraku.
Kartelin ikusten duzuen modun, kuadrillen asteburu edo antzeko zerbait ixango litzateke. Zapatun zein domekan, kuadrilla girun Kalamendire osteri etxi ixango litzateke helburu. Gero, goxan, argazkixe ata eta beti lez, geuri bixaltzi eskatuko genduke.
Kuadrilla guztixetan egoten da baten bat planak etxen dabena, bestik animaten dabena…eta horretxei du gexen bat zuzendute mezu hau: ANIMA ZEURE KUADRILLI ASTEBURU HORRETAN KALAMENDIRE BUELTATXO BAT ETXEN!!
Lehendik junde zazela esangotzue batzuk…eta?? zeatxik ez barriro erantzungotzazue!! Lehen “eskakeatakuk” badakazuez, badakizue zer ein!!
Gainera, oso oso argazki politxak ixaten diz kuadrillak atatezuenak!
Ia animaten zazen!!
Ia hainbat kuadrilla Kalamendire juten zazen azarun 15 edo 16an!!
Ia pillo bat argazki bixaltzezuen!!
Eskerrik asko aldez aurretik!!
Arrain arriskutsuk geure uretan (ezin leikez jan)
Ongo egunetan egunkari, irrati eta telebistan agertu dan albisti ixan da. Eta gaur ONDARRUko Kofraixan ikusi ahal ixan dou halakoxe arrain bat. Beran ixena Lagocephalus Lagocephalus de eta esan birde toxiku dela jaten bada. ARLANPI txalopik lehorreratu dau eta AZTIkuk erun dabe ikertzea. Hamen dakazue beran argazkixe.







