NOW Euskal Herrire, urtarrillan 10 danok BILBOa

Ez dakazue atxikirik, aurretik abisatetzuau: hori egunoi egutegixan borobilddu. Ez bazkairik antolatu, ezta ezkontzaik bez, gaxoik ipintxi be ez okurriu, medikuneko txandaik hartzi bez, Kalamendire ez ga altzako… Autobusetan apuntateko zerrendak zabaltzen dizenin jakiñangain ipiñiko zattuau. Beraz URTARRILLAK 10in asko ixan biga BILBOa jun bigazen ONDARRUtarrak. EUSKAL PRESUK EUSKAL HERRIRE ORAIN, NOW, MAINTENANT, AGORA, AHORA, ARA, BELLACH, ANOIS…

manifiInformaziñoi gexa nahi ixan ezkeo, http://www.nowbilbora.org

Emakumin aurkako indarkeixi taula gañin

UXU emakume taldik idatzi hau bixaldu dosku:

Pasan domekan  Beikozinin antzerki emanaldixe eskeini ben, TRAMAN & BRIX Antzerki Taldik eta TXO! Antzerki Kolektibuk.
Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea.

1Bertan, Lau antzerki sketx eta kanta bat ikusteko aukeri euki gendun:
– “Kanposantun”.
– “Tortura”.
– “Zoritxarrez, tratu txarrak ez di bikote heteroxesualan arazu bakarrik”.
– Juan Cruz Bakerizan “Emakume” kantin grabaziñoi, Josu Eizagirrek moldatutako bideo bateaz osatute.
– “Matxote baten abenturak zapato gabe baten”.

2

3

4Eskerrik asko hurreatu ziñen guztioi.
UXU

“DEKLARATU GABEKO GERRA” liburun aurkezpena

amaia eta aiora etxaniz

Euskal memoria fundaziñoik gaur aurkeztu dau DONOSTIn 700 orriko liburu. Bertan batutxu estatun terrorismuk Euskal Herrixan erain daben gertaera garrantzitsuenak. Liburu hau eitten jente askorek hartu dau parte: Joxean Agirre, Paul Asensio, Iñaki Egaña, Joxerra Bustillo… eta Eugenio Etxebesten hitzaurrik esaten daben lez “Estatuaren terrorismoa da disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena“. Estatun terrorismu erabili ixan da Euskal Herrixai aurka eitteko. Egunen baten espero dou argitxuko dala JHISA zeintzuk hil ben, edo ta ANGEL 34kun hilketi zeinek eiban, edo ta KOLDO ARRIOLA zeatxik hil ben… eta justizixi eingo dala. Ordun esango dou ailla dala benetako demokrazixe Euskal Herrire, bittartin….

donosti

Motorrak berotzen hasi gaz, ONDARRUn Hari gara

Ondarrun hari gara2Honezkeo ikusiko zenduen kalin ipini dizen pankartak eta batek baño gexauak galdetuko dozue zer nahi daben esan. Datorren urtin hauteskunde munizipalak eingo diz, eta ezker abertzalik  batzarrak nahi dotxuz bultzatu herrittarran premiñak eta lehentasunak zeintzuk dizen danon artin eztabaidatzeko. Guk TURRUNEtik jakiñangain ipiniko zattuau noiz eta nun ixango dizen horrek batzarrok. Bixarko ONDARRU geuk ONDARRUTARROK ein birdou eta.

‘IBON a casa’ ZARAGOZA aldetik

‘Euskal Herrixan lagunak’ taldik deitxute atzo mundun zir hainbat konzentraziñoi ei zin, besteak beste Milan, Bergamo, Turin , Berlin, Buenos Aires, Belfast, Lisboa, Bartzelona, Madril, Malaga eta Zaragozan. Danak helburu bateaz, Euskal presun eskubidin alde eta sakabanaketin kontra. Esan birdou  Zaragozako konzentraziñoin Ibon etxea ekarti eskatubela. Argazkixan ikusten dan lez Ebro errekin ondun eta El Pilaren azpixan.

1