Bixar zapatu 13, kalekutzin 10:00etatik eguerdiko ordu bixeta, BILDOTSE ipiñiko dabe zozketan. Euro baten truke, lau zenbaki, Txollu! 14:30ak aldea eingo dabe zozketi bertan. Eta domekan, 14an, (Egia-Iriondon atxikixiaz) postalakin ipiñiko dabe mahaixe Zubi Zaharreko ingurun presuai idazteko gabonetan. Bai, señak be bertan emongo dotxuez. Postalakin batea, bestelako mateixala be ipiñiko dabe saltzen (kamisetak outletin, osea modu onin, batez be)
Kurdistanen aldeko sinadurak eta diru batuko dotxu Ernaik Ondarrun
KURDISTAN, estaturik baiko nazinoi de. Turkia, Irak, Iran eta Sirian artin banatute dakarre. Urte askun nazinoi askatzeko burrukan dabiz.
Herri zapaldun artin elkartasune adierazteko, abendun 14, 20 eta 31an mahaixe ipiniko dou alde zaharrin:
– Kurdistanen egoerin inguruko informazinoi banatuko dou.
– Öcalan, lider kurdun askatasune eskatzen nazioartin martxan ipini dan sinadura bilketi engou.
– Kurduk bixi daben gerra egoeriai aurre etxeko ekarpen ekonomiku etxeko aukeri be egongo da 5€ko bono-laguntzan bidez. Horrez gain, pinak be eukikouz salgai €1en.
Bertan ikusiko gaz.
BIJI KURDISTAN!!!
(Ernai)
Ondarruko kirolaixak euskal selekzinoin alde
Abenduak 12 (baixaku) konzentrazinoi Alamedan Abadiñoko hilketa matxistak salatzeko
Presuk etxea ekarteko, ondarrutarrak Gasteizen
Abenduak 12 (baixaku) permakulturiai buruzko hitzaldixe
Abenduak 18 (eguena) MIRENTXINeko txoferran batzarra
Hauxe idatzixe bixaldusku Ondarruko MIRENTXINek:
Kaixo turruneko lagunok,
Urtero lez, gabonak hurbiltzen duzen heinin, Mirentxineko gidari bolondresan batzarra etxeko fetxak allaten gazkuz, eta zoritxarrez ongo urti be ezta ixango ezberdine. Hori dala ta abendun 18xan, arratsaldeko 19:00tan, kofrai zarrin eingoran batzarreako deixe etxen da. Danok zaze gonbidatute!!!
Mila esker eta ondo segi
Mirentxin.
*Baten batek galdetuko dau zeintzuk dizenn MIRENTXINeko txoferrak:
Borondatez juten dizen txoferrak kartzeleta, familixakuk eta lagunak erutea. Urtin pare bat bidai tokaten gako txofer bakotxai. Zenbat eta boluntaixo gexa, bidai gitxia. PRESUN ETXEKUK EZINDpDOUZ BAKARRIK LAGA. Bota zeuk be esku bat.
Ondarrutarrakin batea udal hauteskunditako programi idatziko dau EH Bilduk
2015in udal hauteskundik datoz, eta Ondarruko EH Bilduk gaur jakin arazi dau herritxarrakin batea idatziko dabela hauteskunditako programi. Herrixan etorkizunai buruz berbetan hasteko lehenengoko aukeri datorren domekan dakau, arratsaldeko 17:00etan Kofrai Zaharrin. Ondarru aurrea atati danon arduri de.
Anima eta parte hartu!








