Euzkixe bai bañe fresko euki dabe gaur Alamedan batu dizen PENTSIONISTAK.12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 180 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik. 20 minutu bertan egon ondoren amaitu dabe eta datorren astelehenin osteabe bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Amatxu de hauteskunde kanpañi! EH Bildu zeozerrek bestikandik bereizten badau, hori beran komunidade inddartsu eta mobilizateko gaitxasune da! Euskal Herri luze zabalin milaka ixan diz pegada, mitin, ekitaldi, hitzaldi… ezberdiñak antolatzen eta parte hartzen ibili dizenak.
Ondarru ezta gitxia ixan! Ekitaldi politiku, bizikleta martxi, Osakidetzan inguruko berbaldixe, kartel informatibuk… euki douz. Eskerrik asko kanpaña honetan parte hartu dozuen guztioi!
Aldaketi badator! BOZKATU EH BILDU!
Domekan kontaketi danok batea bixiko dou ALAI tabernan ta ezin dozuenok bertan egon, emaitzak gabeko 9xetatik aurrea TURRUNEko orrixin jungo gaz sartzen! Anima eta etorri!
Hauteskunde kanpañin barrun, bizikleta martxi antolatu dau Ondarruko EH Bilduk. 18:30 etan Kamiñazpiko parketik urtengo dau herri guzti zeharkatuko daben martxik. Amatxutakun Alde Zaharrin ojaela martxan eongora eta berdela jateko aukeri eukiko dou.
Gerua gitxia falta da domekan hautesontzixak ilusiñoi eta aldaketako bozkaz beteteko! Batzuk oso urduri sumaten douz egun honetan… eta egunak aurrea jun ahala urduritxasun horrek ez diz gitxitxuko!
Gu bitxartin geure proposamenak herritxarrakin elkarbanatzen gabiz. Beti ein ixan douen modun kalin, lantegixetan, aisialdi esparrutan… HERRIXAN! Aldaketako ilusiñoi sumaten dou eta domekan ilusiñoi hori BOZKA bihurtuko dou.
Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA TRA KA TRA!
Berdela agur esateko bidin du gure ingurutatik eta hori aprobetxauaz, herriko bateleruk (ARRIGORRI ITSAS ARRANTZA ELKARTIK) urtero antolatzen daben BERDEL errin jana (300 kg) eingo dabe bixar eguerdixan 12 xetatik arratsaldeko 3rak bittartin (borondatin trukin). Ikatza eta berdela bat einaz, gozatu!
Ondo merezitxako oporrak amatxu ta gero, gaur hasi diz osteabe Alamedako konzentraziñoikin herriko PENTSIONISTAK. Egueldixe lagun eukela,12xak puntun zabaldu dabe pankarti (1.080 euro gutxieneku Pentsiodun bakotxantzako, IPC erreala eta genero arrakalakin amatxu), antolatzallin esanetan gaur 115 lagun batu eidiz, tartin alkati eta bi zinegotzi. Borroki einaz gauzak lortzen diz, borroka baik iñoiz bez. Jo ta ke LORTU ARTE!