Gaur ongi etorrixe eitse ondarrutarrak Romanei. Urtitan herritxik kanpoa egon bir ixan dizen herritxarrak Ondarrure bueltan etorti barri ona da. Danak etxea!
Zure ustez, zeintzuk ixan biko litxakez herriko alkate eta zinegotzixak?
Badatoz udal hauteskundik. Eta EH Bilduk herritxarrakin batea nahi dau ein hurrengo urtitako programi, eta batxe zinegotzixak aukeratu be.
Zinegotzixan eta alkatin ixenak proposatzeko, herriko buzoi guztixetan jasokozue EH Bilduk bixaldutako orri bat. Bete orrixe, eta bota astelehenetik aurrea herrixan ipiniko dizen buzoitxan: Zaldupen, Alamedan eta Ibaiondon. Danok ezautzen dou ingurun jente egokixe, herrixan alde biharra etxeko gogu dakarrena.
Eta laster hurrengo lau urtitako programi etxen parte hartzeko aukeri be eongo da, batzarran eta inkestan bitxartez. Informako zatxuau!
Ondarru, danon artin!
MIRENTXINeko furgonin zozketi
Jente asko dabil Kalamendiko erakusketan
Zer pasako da Grezin?
Gaur eta bixar ondarrutar asko Grezin zer pasaten dan jarraitzen egongo diz. Emoten dau aldaketi datorrela, Europak inposatutako murrizketan kontrako alderdi batek irabaziko dotxuzelako hauteskundik (Syrizak). Ikusikou hori aldaketioi noa arte ailaten dan, baine ezin ukatu esperantza eta ilusinoi handixak dakauzela. Grezin hasitxako aldaketi ia Europa guztire zabaltzen dan. Elkartasunin, justizixa sozialin eta erabakitxeko eskubidion oinarritxutako Europa baten alde.
Greziko hauteskundik jarraitzeko interesa badakazue, jakin Jon Fernandez kazetari ondarrutarra bertan dala eta jarraipena etxen dabilela Berrian eta twitterren. Hamen beran helbidi: https://twitter.com/JONfrnndz
Hau argazkixe be berak atataku de: Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaxu Atenasen, Syrizan mitin baten.














