Atzo luze idatzi gendun JHISAn herixotzin 35. urteurrena zala ta, gaur beran irudixe Kofrai zarrin agertu de iseitxe. Internet bidez edo pankarta bidez gogun dakau bera.
Otsailan 5in Ibon Iparra epaituko dabe
Iparra galdu baik taldekuk hauxe bixaldusku gaur:
Datorren otsailaren 5ean (osteguna) Ibon Iparragirrek hitzordua dauka Alcala de Henares-eko epaitegian, Basauriko kartzelan jasandako jipoiaren inguruan. Gogoratzekoa da, Basaurin bi preso sozialen artean kafesnea aurpegira jaurti, ahoan ukabilkada bat eta lurrera bota zutela. Hala ere, funtzionariek agresio bat barik “reyerta” bat izan zela diote, eta Ibon biktima barik erasotzaile bihurtu nahi dute.
Argi dago funtzionariek eurek zirikatzen dituzte preso sozialak, preso politikoen aurka oldartzeko, eta gero babestu egiten dituztela, prebendak onartuz, edo kasu honetan bezala, salaketa faltsuak zilegiztatuz.
Ibonek makal jarraitzen du, baina egonkor.

Otsailak 7 (zapatun) kontzertu GAZTETXIn
Otsailak 5 (eguena) udalak 4 urtin einddako biharran balorazinoi
JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” ez zatxuau ahaztuten!!!
Natxe 35 urte beteko dizen bixar hil benetik, Ondarruko herrixak ez dau ahaztu. Urtik arin juten diz, bañe urtero gogoratu ixan dou beran erahilketi, hoixera memoixa historiku.
Jesus Maria Zubikarai Badiola (Ondarroa, Bizkaia, 1958 – Aginaga, Eibar, Gipuzkoa, 1980ko otsailaren 2a), Jhisa ezizenez ere ezaguna, ekintzaile abertzalea zen. 22 urte zituenean Ondarroan bahitu eta hilik agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian, bide bazterrean botata. Bederatzi tiro jo zizkioten, bost gorputzean eta lau buruan. Batallon Vaso Español delakoak hartu zuen bere gain Zubikarairen hilketa. Hil benin Euskadiko Ezkerrako kidea zan.
Jesus Maria Zubikarai atxilotu eta Basauriko espetxean egon zen 1975ean, ETA (pm) erakundeko kidea izatearen akusaziopean. 1979an berriro atxilotu zuten. Bahitu eta hil zuten egunean, etxean afaldu ondoren lagunekin irten zen kalera, eta neskalagunarekin izan zen goizeko 05:30ak arte. Ordu horretan bere etxera joan zen, bakarrik. Horrez gero ez dago gertatu zenaren berririk. Zubikarairen gorpua bide bazterrean botata agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian. Bost tiro zituen gorputzean eta lau buruan. Inguruan bi kaskilo eta bota gabeko beste bala bi aurkitu zituzten. Aginaga auzoko baserritarrek 06:30-07:00 tartean tiro hotsak entzun zituztela adierazi zuten, Zubikarairen gorpua agertu zen aldean.
Goxan agertzen dan biografixi, wikipedian azaltzen dizen datuk diz.
Aurten gañea beran Euskadiko Ezkerrako alderdikidin bidez lortu douz sasoi hartako irudi gexa. Hamen adibidez kidik eitsen omenaldiko irudixe, hil ben toki bardiñin
…edo ta erahilketin txostenan aurkezpenin…
…kidik beran hilkutxi eruten…
Ordun sasoin lagunak eitsen agurtzeko karti be eskuratu dou:
Eta hamen dakazuez beran familixakuk, hil ben leku bixitxaten.

Amaitzeko esan bir dou, gaur dela egune ondioik iñor ez dabena jusixuta erun Jisha hiltxearren. Hil ben hurrengo egunetan bi oihu argi entzuten genduzen ONDARRUko kalitan, “JHISA gogoan zaitugu” eta “Herriak ez du barkatuko”. Hoixe entzuten jarraitzen dou 35 urte beranduaua. Justizixi eskatzen dou.
Hamen datoz KARNABALAK!!!
Astelehenin joaldunak urten ben Iturenetik Zubietarutz. Bixamonin, Zubietakuk bisitxan bueltan jun gakoezen. Eta hori zerren señali re? Ba… Euskal Herrixan hasi dizela Karnabalak!!! Ondarrun eta mundo-mundialin, otsailan 12xan eguena, EGUEN ZURI edo SASIKOIPEZTU ixango ra (ostegun gizen), txarrixe jateko egune edo txitxiburduntzi egune ikastetxitan. Baixako mehie ero ostiral mehe gero, eta 14tik 17re, LANTZOI sartuko ra barratik urtero lez kalejiran. Nahizue parte hartu BURRUNBADAN? Ba Artelanekuk ipiñi dabe ya fetxi afuntateko eta entsaxurako: OTSAILAK 8 domeki, 19:00etan, Artelanen. Ei! Eta martizenin AKULI be ureta bota biko ra ezta?!! Parte hartu nahi bazue, etorri Artelanekukana, inbitata zaze!
Feminismo baltza, ikastaru Etxelilan
Irakaslea: Jeanne Roland Dacougna Minkette (Feminista, senegaldarra eta Garaipen elkarteko kidea)
Data: Urtarrilak 30 eta 31(barikua eta zapatua)
Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara
Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Lekua: Etxelilan
Gaiaz: Munduko emakume askok ez zuen bere burua ikusi feminismoaren hasierako aldarrikapenen baitan. Sexu/genero paradigmatik haragoko paradigma bat behar zuten, beste opresio-sistema batzuk kontuan izango zituena eta horren alde entzunarazi zuten euren ahotsa. Tailer honek proposatzen digu ¬ibilbide bat feminismo beltzen historian barrena, azpimarratuz, batez ere, zer ekarpen egin dioten haiek teoria eta praktika feministari. “Black Feminism” eta Feminismo post-kolonialak izango ditugu protagonista nagusiak.
*HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA TXIRRIMORRASKIREN!!! Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera eskaintzen da ikastaro guztietarako. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakinaraztea
*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!
Saturranen agertutako erruberak portukuk eta txalopetakuk diz
Eguzki talde ekologistik hauxe bixaldusku:
Aurreko batean salatu genuen Saturrarango errekan gurpilak agertzen zirela. Errubera horiek zuloak eta sokak dituzte, eta txalupetatik eta portutik itsasoak ekarritakoak dira.
Txalopa jabeei eta portuko arduradunei eskatzen diegu gurpil zaharren ordez beste alternatiba batzuk erabiltzeko. Ondarroako portuan bertan badaude hormara lotuta dauden gomazko paloak.















