Ondiokan astixe dakazue autobusin apuntateko, ANAITAn eta KULIXKAn emon zeinke ixenak.

Martxun, emakume esanguratsuai buruzko erakusketi Etxelilan
Etxelilan erakusketa bat ipini dabe Ondarruko eta munduko emakume esanguratsuai buruz, herriko ikastetxitako ikaslik eindde. Hauxe mezu bixaldusku:
Bertan herriko zein munduko emakume norbanako eta talde esanguratsuei buruzko lanak daude ikusgai: Bittore Laka, Frida Kalho, Itziar Barrenetxea, Dina bilbao, Enpakadorak, Marie Curie, Elena Fernandez, Sare Konpontzaileak, Ana Elordi, Nekane Akarregi, Coco Chanel, zenbait guraso … eta arlo ezberdinetan esanguratsu izan diren emakume gehiagori buruz ikasteko aukera izango duzue!
Data: Martxoan zehar (ordutegia: martizenetik-barikura 16:30etik-20:30era)
Antolatzailea: Ondarroako Herri Ikastetxeak
Laguntzailea: Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa eta Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua
Lekua: Etxelilan
Animatu lan eder hauek ikustera!
Martxoak 7 (zapatu), ELKARTASUN zozketi Kalekutzin
Euskal Produktun Otzari zozketatuko da zapatun Kalekutzeko eskilaretan, eta honetxek otzaran barrun: Indiar gorria eta baltza • txorixoak • odolosteak • urdaia • saiheskia • txuletak • zainzuriak, piper gorriak eta honddoak kontserban • intxaurrak • gaztaia • irasagarra • sagardoa • txakolina • eta beste ortuari batzuk… ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEARREN!

Nahizu ixan Hitzan harpidedune?
Piztiak taldik disko barrixe ata dau
Piztiak Ondarruko taldik U ixeneko disko barrixe ata dau. Laster eukikozue erosteko aukeri, baine hamen aurrerapen bat: http://www.badok.info/kantua/ametsik-ederrena/








