Maxatzan 24an bozkatu EH Bildu!
Ondo beatu EH Bildun botu sobrin sartute dan
Ondarrutar bat atxilotu dabe guardia zibilak
Estatu espainolin aurrea erun daben “araña 3” operaziñoin barrun hainbat euskal herritxar atxilotu dotxuez. Tartin Ainhoa Zarraga ondarrutarra. Gaur (maiatzak 19 martitzena) iluntzin atxilotu dabe Guardia Zibilak eta La salveko kuartelea erun dabe. Bertan deklaraziñoi hartu ostin libre laga dabe. Interneteko sare sozialetan terrorismu goraipatu dabela esanda atxilotu dabe.
Adierazpen askatasunan kontrako beste eraso bat. Polizixa españolantzako adierazpen askatasunak bakarrik balixo dau españoltasunan bozeramalintzako, finantzari lapurrantzako eta ultra eskumin ixenin heriotza-mehatxuk botaten dabenantzako.
Adierazpen askatasunari erasorik ez!
Maiatzak 25 (astelehena) hitzaldixe: klima aldaketi geologixin ikuspegitxik
Ertzainak herri harresixe apurtu dabe, baine gaztik irabazi ein dabe!
Beste behin be ertzainak herri harresixe apurtu dabe, golpeka, porrazoka. Baine beste behin be herritxarrok irabazi einddou. Irabazi dou erakutsi douelako eztouela nahi beste inor kartzeleta eruti beran militantzixa politikuatxik. Irabazi dou erakutsi douelako asko gazela eta geure elkartasune erakusteko prest gazela. Eta irabazi dou erakutsi douelako guk bide baketsuk nahi douzela erabili baine gure kontra biolentzixi erabiltxen jarraitzen dabela.
Eta eskerrik asko Gasteizko herri harresixan egon dizen ondarrutarrai! Eskerrik asko Ondarruko zubi harresixan jaso gendun elkartasune Euskal Herrixan zabaltzearren!
Ontxe bertan GASTEIZen HERRI HARRESIXE etxen daz
Gaztik atxilotzeko arriskun aurrin herrittarrak harresixe antolatu dabe GASTEIZen. Bertan dazen ONDARRUTARRAK hasi gaskuz argazkixak bixaltzen. Atzo bi solidaxo elixa batetik zintzilikatu zin gaztiai elkartasune emoteko.
Gasteizko Andra Mari Zurixan plazi bete-bete eindde da, eta gaztik ez daz bakarrik.

Gaxoik dazen PRESUK, ETXEA!!!
Urte bi URTZA erubela

Gaur (maxatzak 15) urte bi beteten diz ONDARRUTARROK kalea urten gendule gure herrittarra (URTZA) kartzela erun nahi belako. Euskal Herri guztin ikusi giñuzen bera babesten. Aurretik erabaki gendun era baketsun eingo gentzanela aurrez etorriko zin inddar polizialai. Eta esan eta ein. Ez gendun bortizkexaik erabili, eurak BAI (hainbat lagun kolpez zauritu zitxuezen). Gu irudi honeaz geatzen ga, ezta inddarrik herri hau geatuko dabenik.

URTZAk azarun 14an urtengo dau kartzelatik, eta beraz eon dizenak diñue pilak karga-kargata daukezela. Ideia argixakin sartu baben…. eztou nahi pentsa zelan urtengo daben.
KAMIÑAZPIko jaxetako PLAY BACKin apuntateko epi zabaldu dabe
On dala 25 urte Ondarruko gazte batzuk…
On dala 25 urte Ondarruko gazte batzuk gaztetxi sortu ben. Lehenengo Alfa okupaten ahaleginddu zin, eta gero Zaldubidin lortu ben gaztetxi zabaltzi. Luterl taldik orduntxe atatako argazkixak zabaldutxuz, eta hamen dakazuez ikusteko:
https://www.facebook.com/pages/Luterl/1480789612158651?fref=ts
Zoixonak gaztetxiai urte askotako!















