Hauteskunde kanpainin barrun, gaur EH Bilduk bizikleta martxi einddau herriko auzo desbardinetan.
[youtube http://youtu.be/vagKmNwCpj0]Honetxek diz EH Bildun sobrin egon bir dizen botuk
Atzo komenta gendun botuk inprimiuten daben enpresik arazuk eukitxuzela, eta EH Bildun sobre batzutan botuk ez dazela ondo edo eztala botoik.
Horretxeatxik, konproba ondo ondo ia zuen sobritan botoik badan, eta ia botu ondo dan.
Honetxek diz sobre bakotxin egon bir dizen botuk:
– Sobre zurixin, kolore zuriko Ondarruko botu, Josu Arrizabalaga zerrendaburu dana.
– Sobre naranjan, kolore naranjako Junta Jeneraletako botu, Busturia-Uribe ipintxen dabena, eta zerrendaburu Josu Imanol Unanue dana.
Zeuen ingurun be komenta hau, eta esan jentiai botu ondo dakarren beatzeko.
Maxatzan 24an, gaztiok be irabazle!
Ixe amatxu de hauteskunde kanpaini
Maxatzan 24an, ondarrutarrok irabazle!
Maxatzan 24an bozkatu EH Bildu!
Ondo beatu EH Bildun botu sobrin sartute dan
Ondarrutar bat atxilotu dabe guardia zibilak
Estatu espainolin aurrea erun daben “araña 3” operaziñoin barrun hainbat euskal herritxar atxilotu dotxuez. Tartin Ainhoa Zarraga ondarrutarra. Gaur (maiatzak 19 martitzena) iluntzin atxilotu dabe Guardia Zibilak eta La salveko kuartelea erun dabe. Bertan deklaraziñoi hartu ostin libre laga dabe. Interneteko sare sozialetan terrorismu goraipatu dabela esanda atxilotu dabe.
Adierazpen askatasunan kontrako beste eraso bat. Polizixa españolantzako adierazpen askatasunak bakarrik balixo dau españoltasunan bozeramalintzako, finantzari lapurrantzako eta ultra eskumin ixenin heriotza-mehatxuk botaten dabenantzako.
Adierazpen askatasunari erasorik ez!
Maiatzak 25 (astelehena) hitzaldixe: klima aldaketi geologixin ikuspegitxik
Ertzainak herri harresixe apurtu dabe, baine gaztik irabazi ein dabe!
Beste behin be ertzainak herri harresixe apurtu dabe, golpeka, porrazoka. Baine beste behin be herritxarrok irabazi einddou. Irabazi dou erakutsi douelako eztouela nahi beste inor kartzeleta eruti beran militantzixa politikuatxik. Irabazi dou erakutsi douelako asko gazela eta geure elkartasune erakusteko prest gazela. Eta irabazi dou erakutsi douelako guk bide baketsuk nahi douzela erabili baine gure kontra biolentzixi erabiltxen jarraitzen dabela.
Eta eskerrik asko Gasteizko herri harresixan egon dizen ondarrutarrai! Eskerrik asko Ondarruko zubi harresixan jaso gendun elkartasune Euskal Herrixan zabaltzearren!
Ontxe bertan GASTEIZen HERRI HARRESIXE etxen daz
Gaztik atxilotzeko arriskun aurrin herrittarrak harresixe antolatu dabe GASTEIZen. Bertan dazen ONDARRUTARRAK hasi gaskuz argazkixak bixaltzen. Atzo bi solidaxo elixa batetik zintzilikatu zin gaztiai elkartasune emoteko.
Gasteizko Andra Mari Zurixan plazi bete-bete eindde da, eta gaztik ez daz bakarrik.











