Ekainak 6 (zapatu) Hendaxan: “HERRI BIHURTU ZAIDAN DESERRIAN” emanaldixe

2015-05-26 KEMEN URANGAn omenez kontzertu «Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikun bilduma bat; euran bidez, etxi atzin laga eta toki ezezagun baten bixitxen jarraitzen dabenan histoixi kontaten dau. Bidai baten kontakizune da hau, erbesteratun min intimuenak, hausturak, zalantzak, hutsunik eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren histoixi ixan leike hau, nahiz eta Jon Garmendiak idatzitxako poemak ixan, beran benetako histoixin kontakizun modun. 10 urtetan idatzitxako poemak diz. Eta dana Xabi Solano musikaixak gidatutako taldin eskutik. Partaidik Jon Garmendia: Idazli. Xabi Solano: Musikaixe. (Esne Beltza) Keu Agirretxea: Musikaixe. Ortzi Oihartzabal: Bioliñe. Xabi Azkarate: Perkusionisti. Eider Eibar: Ilustratzaili. Soinu teknikaixe Paxkal Etxepare hazpandarra ixango da, eta Argi teknikaixe Jon Mentxaka. Deserriaren Herrian

Ondarrutarrok irabazi dou!

Atzo EH Bilduk irabazi zitxun hauteskundik Ondarrun. Horrek nahi dau esan herritxar danok irabazi douela, gaurtik aurrea be udaletxeko atik zabalik egongo dizelako, eta danok parte hartu ahal ixango douelako herriko arduretan.

Baine egixe da atzo jente asko etxin geatu zala, eta ez bala bozkatu. Bakotxak beran arrazoi eukiko ban, eta hori erabakixe errespeta ein bir de.

Atzo bozkatu ala ez bozkatu, gaurtik aurrea etxin geatzik eztau balixo. Herrixan gauza asko daz etxeko, eta danok ein bir dou biharra. Inor ezta sobran. Udaleko batzorditan parte hartute, herriko talditan inplikata, herrixan gauzak antolatzen lagundute…

Atzea be esango dou: etxin geatzik eztau balixo!

Urten kalea eta lagundu Ondarru bixi eta solidaxo bat sortzen!

KEMEN URANGAn urtebetetzi de gaur

Gaur maxatzak 25, Kemen Uranga Artola ondarrutar preso politikun egune ra. Alcalan egonda gero, on dala aste batzuk Darocako (Zaragozan) kartzela trasladaben. 2017ko abuztun 6xan amaitzen dau kondeni. Animooo! idatzi Kemenei zorixontzen. Hau de beran “helbidi”:
KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA