Aupa gazte! Gazte eguneko kamiseti eta lemi aukeratzeko batzarra eongora eguaztenin (uztailak 1) 19:00retan gaztetxin. DANOK AGERTZI KOMENI DE!!! Gazte eguneko kamiseti nahibazu eskuratu uztailan 3e baino ariña zeure taili apunta bizu gaztetxin dan kartelin!!
Hurrengo lau urteetan be, ondarrutarrok irabazle! (Ondarruko EH Bildun idatzixe)
Udal hauteskundeak pasa dira, eta Ondarroako udala berritu egin da. EH Bilduk 8 zinegotzi edukiko ditu hurrengo lau urteetan, eta EAJ-PNVk 5.
Egia da duela 4 urte baino boto gutxiago lortu dugula. Boto horiek ez dira joan beste alderdi batera. Etxean geratu dira, edo zuri eta nulo bozkatu dute. Aztertu egin beharko dugu zergatik izan den hori, eta horretarako herritarrak entzuteko prest gaude. Aurreko lau urteetan batzar asko egin ditugu herritarrekin, eta hurrengo urteetan be beste hainbeste edo gehiago egiteko asmoa daukagu. Gauza bat eskatzen diegu herritarrei: mesedez, esateko zer egiten dugun ondo eta zer egiten dugun txarto, geure lana hobetzen joan ahal izateko. Euren iritzia emateko herritarrek bide asko dauzkate: buzoiak, telefonoak, batzordeak, auzobatzarrak…
Hurrengo lau urteetarako proiektu asko dauzkagu, eta ilusio handia daukagu horiek aurrera eroateko. Ondarroa solidariago eta justuago bat nahi dugu. Igogailua egin nahi dugu Kalandira, adinekoentzako zerbitzu sozialak handitu nahi ditugu, herri osoan LED argiak ipini nahi ditugu energia aurrezteko, futbol zelaia konpontzen jarraitu nahi dugu…
Proiektua hauek herritarrekin batera eroan nahi ditugu aurrera. Euren oneritzia jasota, eta baita euren kritikak ere. Herritarrek proiektu bat aldatu egin behar dela esaten badigute, beste buelta bat emango diogu proiektuari, herritarrekin batera. Oposizioko alderdiarekin ere eztabaidatu nahi ditugu proiektuak, eurek ere herritar askoren iritzia ordezkatzen dutelako: denok ados gauden proiektuak aurrera atera nahi ditugu. Epe luzerako proiektuak, herriaren onerako direnak, eta udalean alderdi bat edo beste bat egonda ere, aurrera joango direnak.
4 urtean gogor lan egiteko prest gaude. Baina herritarren laguntza behar dugu. Denon artean eroan behar dugu Ondarroa aurrera! Horrela, ondarrutarrok etorkizun hobe eta justuago bat irabaziko dugu!
Ondarroako EH Bildu
Honetxek irabazi dabe Ahuakemonala esketx lehiaketi
Zapato Azuleko argazki gexa
Zapato Azuleko speakerra, beran paperin…
Antzerkilaixak be, ezin falta…
Kriston anbienti Alde Zaharrin…
eta Plaza Musiki gaiñezka ordo bardiñin…
Eta argazki gexa ikusteko goguaz geatu bazaze, Hitzan dakazuen pilo bat: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/06/27/ehunka-herritarrek-bat-egin-dute-18-zapato-azulagaz/
Ekainak 28xan ospatzen dou SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNE
Eta hori dala ta UXUk (Ondarruko emakume taldik) hauxe gogoratzen dosku
Bide batez, UXUkuk esasku euran pankarti lekoz aldatute agertu zala zapato goxin. Ondarrun danok ezautzen gaz, eta onena da halako gauzak ein aurretik geure artin berba etxi, hasarreik ez egoteko. Sarritxan berba eindde errez topaten diz danontzako egokixak dizen irtenbidik. Hurrengoako baakiau.



























