Ahuakemonala eta Ondarruko euskeri

Herritxar batek hauxe iritzi artikulu bixaldusku. Bertan, hausnarketa bat etxen dau ondarrutar idazteko eran ingurun. Honen gaxan ingurun zeuk be zeure iritzixe emon nahi bazu, idatzi otzara@hotmail.com helbidea.

2

Pozik hartu neban Ondarruko Udaletxik atatako Ahuakemonala ekimenan barri, batxe be sare sozialetan ondarrutar idazten daben orrialdik herritxar askorek segi etxik (Turrune adibidez). Bañe beste aldetik, nahidanbeste duda etorten gazta idazten daben “perlak” irakurtetxuazenin. Argi ra iñor eztala perfektu, danok etxen douz falluk idatzieran (eta zelan ez, berba eñeran) eta ondarrutar “batu” bat ez eotik be arazuk ekartetxuz, bakotxak nahi ero pentsaten daben latxeik idazten dabelako: eindde, enye… Hori normal normala betxantzengazta bañe hortik eta ondarrutar batu artifiziala sortzea… Eztakixule zerreatxik nabillen? Ba on jenti “tt” bustiduri ibiltxen (segun eurak ibilTTen) hasi re, noxtik ibiltxenda “tt” ondarrun ba? Barrixe ra hori. Eta holan beste mille adibide, Ahuakemonalan web-orrixan bertan: lagunduko dotsuau (eztou esaten lagundukotsuau ala? Sakadi ala sakari? (sakakadi Berritxun), aittai ala atxai? Bada ala bara? eta holan beste nahidanbeste berba (andramaixak, jaixak, iheslaixak… Andramaxak, jaxak eta iheslaxak esaten dizenin). Enabil iñoi bronkaik botaten eta etxen daben biharrai (euskerin ero herri mugimendun zabalkundin) inportantzixaik kentzen, bakarrik nahirot esan mesedez ondarrutar idaztezuenin berba etxezuen morun idazteko, ez asmateko ondarrutar “batu” artifizialik, natxe politxaua etxea jutezazen azkanin beiko miñe emotezuelako eta ondiokan be gexaua Ahuakemonala moruko ekimen batek, beran oñarrixe Ondarruko euskeri ranin… Dana dala, segi ondarrutar berbetan, idazten eta bixitxen gure herrixe moruko herri euskaldun gitxi raz eta, ta hori harro eoteku re!

Alexander Idoeta. Ondarrutarra eta ikasli.

1

GREZIARRAKIN BAT, gure apostu OXI

guk domekan oxi
Bixar greziarrak hautesontzixak ibiliko dotxuez euran etorkizune erabakitxeko. Eta nahitxe eurak erabaki bihir daben, guk hamendik geure alkartasune nahi dotzau erakutsi. Zelan ein ddouen aukeraketi? Argi da: bankarixak (FMIk eta usurero kuadrillik…), estatu aberatsak (MERKEL ta lagunak …), horrek BAI bozkatzeko esaten badabe, ba guk OXI bozkatuko dabenan alde etxen dou, duda baik. Honezkio jakingozue, baine OXIk griegoz nahi dau esan EZ.

Plenuk hamendik aurrea Kofrai Zaharrin ixango diz

Martitzenin legislaturako lehenengoko plenu ospatu zan, eta hartu zin erabakixan artin, hamendik aurrea plenuk Kofrai Zaharrin etxi onartu zan. Holan, azentzora erabili bir dabenak be ahalko diz jun plenuta.
Hamen dakazuez plenun hartutako erabakixai buruzko reportaji, Hitzan:
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/07/01/agintaldiko-lehenengo-osoko-bilkura-egin-du-ondarroako-udalbatza-berriak/

image

Antxustegi konpontzeko esan dau parlamentuk eskatutako txostenak

EH Bilduk proposatute Gasteizko parlamentuk txosten bat eskatu ban, Antxustegi txalopik zelako balixu dakarren jakitxeko. Eta txostenak argi esan dau: Antxustegik balixo handixe dauke, atunetako dieselezko lehengo txalopan adibide ona dalako.
Hamen informazinoi gexa: http://ehbildu.eus/eu/sarrera/145-albisteak/legebiltzarra/7347-legebiltzarrak-eskatutako-txostenak-antxustegi-ontzia-berreskuratzea-proposatu-du-haren-balio-historiko-eta-kulturala-dela-eta

image

Zelan lortu geinkez jai garbixauak?

Eguzki talde ekologistik bixaldu doskun idatzixe:
https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/06/28/zer-ein-geinke-jai-garbixauak-lortzeko/

Pasa da Zapato Azule, eta aurten be giro oso ona egon da Ondarrun.

Aurten be antolatzailik ahalegin berezixe einddabe Zapato Azule jai garbixe ixateko, eta horretxeatxik atatxuez baso berrerabilgarrixak. Zoixonak eta eskerrik asko antolatzailiai, eta segi holantxenik hurrengo urtitan be! Udalak be plastikuntzako eta bidrixuntzako kontenedore gexa ipinitxuz, eta hori be eskertzeku de.

image

Dana dala, aurten be holakoxe irudixak ikusi douz gabaz. Kalik zikinddute, plastikuk errixure jausten… eta zamarrak danintzir. Danok ordaintzen douz ondorixuk. ekonomikuk eta ekologikuk.

image

image

image

Ondo pasati eta garbi jokatzi posible da, baine horretako neurri batzuk hartu bir diz. Herritxarrok, tabernaixak eta udala pausuk emoten jun bir gaz jaxak gerua eta garbixauak ixateko: baso bardine behin eta barriro erabili, reziklateko kontenedorak leko gexauatan…

Lagundu udan gaztetxi zabaltzen

Hauxe mezu zabaldu dabe gaztetxeko gaztik:

Aurtengo udan be gaztetxeko barrin kudeaketi kuadrillaka banatukou!!

Herriko kuadrillak aukeri eukiko dabe gaztetxeko barri hartu eta gaztetxin ekintza diferentik antolatu eta etxeko (tailerrak,ikastaruk, hitzaldixak, kontzertuk…)

ANIMA ETA ETORRI UZTAILAn 2xan (eguena) 19:30xetan EONGORAN BILERA!

image