Irailan 27an “Irrintzi bat dabil” ekitaldi politiku 20:00etan Alamedan

Irailan 27an (Baixaku) 49 urte beteten diz espainiko erregimen Frankistik Txiki eta Otaegi ETA erakundeko militantik fusila zitxuezenetik FRAPeko hiru kideaz batea. Ordundik memoixako eta gure herrixan askatasunan aldeko burrukan berresten gazela aldarrikatzeko egun modun ezautzen dou egun hau.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan ekitaldixak antolatu dotxuz Sortuk. Ondarrun 20:00etan burutuko da ekitaldixe Alamedan.

IXKIRI ixil ixilik junde gure artetik!

Gaur eguneko gaztik ez dabe jakingo zein ixan zan “IXKIRI”. JON M. ZUBIKARAI OSA zan beran ixen ofiziala bañe herrixan IXKIRI lez ezautzen gendun, “Borrokalaxe” zan beran abizena. Frankismo garai gordiñe toka gakon bixitxi ta ez zan geldik geatu injustizixan aurrin. 91 urte eukazela jun zan gure artetik Santurtzin uztailak 24an ta behatu zelan dizen gauzak, Madril aldetik eskuratu dou (beraz batea kartzelan egondako F.R.A.P.eko kide batzuk bixaldute) eskutitz hau. Beraz batea borrokan ibilitxako hiru kidek IXKIRIn bixitxin laburpena eindabe.

Irailak 30 (astelehena) Hitzaldixe Kofrai Zaharrin, ROJO EREÑO, ixenburuaz!

Zientziaren giltza elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixai begire. Irailak 30 (astelehena) hasiko diz kurtso barriko hitzaldixakin ta hasteko harrixak atxik berba eingo dabe. ROJO EREÑO, Roca patrimonial internacional ixenburu ipinitze ta hizlari lez LAURA DAMAS MOLLA geologu eukikou. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zarrin ixango dala. Ikasteko bazaz, hurreatu!