JON IÑAKI LAKA USKOLA “TRONTXO”n margo lanan erakusketi eongo da ikusgai herriko udal erakusketa aretun, Abendun 26an hasi eta Urtarrillaren 5 bittartin. Herriko artistak be ezautu birdouzelako, hurreatu eta bistazo bat emon!




JON IÑAKI LAKA USKOLA “TRONTXO”n margo lanan erakusketi eongo da ikusgai herriko udal erakusketa aretun, Abendun 26an hasi eta Urtarrillaren 5 bittartin. Herriko artistak be ezautu birdouzelako, hurreatu eta bistazo bat emon!




Udalak deitxute (aho batez) konzentraziñoi eongo da Alamedan urteko atzanengoko egunin (Abenduak 31) eguerdiko ordu batetan. Horrez gain, Urtarrilak 11an SAREk deitxutako Bilboko manifako deixaz bat eindabe eta herritarrak berta juteko gonbidatzen dotxu. DANAK ETXIN nahi douzelako!

Gu Urtarrillan 11an Bilboa guz! Etorri zeu be.

Ondarruko Gure Eskuk antolatutako ekimena eingo da Alamedan Abenduak 31an. Bertan, txoixo ta taluk janaz aparte TRIPONTZIko boletuk ipinikotxuez saltzen. Urte amaieriai agur esateko zer hobeto, tripi bete ta suerte apurraz zozketin sosak eskuratuz. Geu be handik ibiliko gaz!

Gaur goxin urtero lez otzarin zozketako boletuk saltzen egon diz Kalekutzeko eskillaretan ARNASA elkartekuk. Zenbaki irabazli 4569 ixan da eta irabazli be agertu de, Zoixonak!

Urteko azkan egunin etxen dan mendi irteeri engou datorren martitzenin. Goxeko 9 xetan Alamedatik urtengo dau Aurrera mendi taldik antolatutako ekimenak, ibilbidi ein ondoren tontorrin batuko gaz bertan parte hartuko douenok, argazkixe ata eta txanpanaz topa eingou 2025tai ongi etorrixe emonaz. Etorri zeuden be!

Urteko azkan baixaku de gaur eta guk kalea urtengou beste behin PRESO ta IHESLAXAK ETXEA BEHINGOZ! eskatzen. Kartzela barrutan jarraitzen dabenan egoeri aldatzen jun dan heinin mobilizaziñoik be aldatzen eta eguneratzen jun ixangaz. Hori dala ta ongo astin eztou betiko ibilbideik eingo baizik eta Kalekutzin batuko gaz enkarteladan eta ordutegi aldaketi be eongo da, arratsaldeko 7retan hasiko dalako. Helburu berberaz bide barrixak jorratzen, DANAK ETXIN EGON ARTE!

Udalak animazio laburmetraian proiekziñoik eta Marabilli Laburmetrai Lehiaketako filman proiekziñoik antolatu dau ongoxe baixakurako (abenduak 27) Kofradia Zaharrin, arratsaldeko 19:00etan. Ez da sarreraik bihir, hurreatu arratsalde pasa gozo batea!

‘Kalian gora, maria behera’ Literatur ibilbidik Kirmen Uribe eta Ana Urkizaz etxeko aukeri eongo da baixakun eta zapatun. Gogoratu ixena emon bihir dala Turismo Bulegun eguen eguerdixe baño lehen. Ez da leku askoik geratzen!


Gabonak alla diz eta herriko etxe batzutan hutsunik eukitxen jarraitzen dou, nahikudela pentsaten dou. Hori salatzeko, Abenduan 24 eguerdiko 13:30 tan konzentraziñoi eingou Alamedan SARE elkartik deitxute. Dan DANAK ETXEA! BEHIN BETIKO!

Urte amaieriaz batea alla da herriko saltokixeta ONDARROA 2024 urtekarixe. Aurtengu, monografiku ixango da ta gaxe, Ondarruko EMAKUME KIROLAXAK!. Herriko hiru lekutan ahalko dozue eskuratu: IDIAKEZ liburu dendan, KURIKEn eta TURISMO BULEGUn dana be 8 euron trukin. Eskuratu zeuri!
