Artelan kultur elkartik Iñautexetan antolatzen daben ekimenin parte hartu nahi dozu?

Mozorru jantzi, ondo pasateko gogu ekarri eta azpiko abestixak ikastiaz nahiku dozu.



Artelan kultur elkartik Iñautexetan antolatzen daben ekimenin parte hartu nahi dozu?

Mozorru jantzi, ondo pasateko gogu ekarri eta azpiko abestixak ikastiaz nahiku dozu.



Alamedako Pentsionistak eskubide sozialan aldeko mobilizaziñoikin jarraitzen dabe. Gaur be, 12xan puntun zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 140 lagun batu diz, 20 minutuz egon diz bertan eta datorren astelehenin be han eongo ei diz esanaz amatxu dabe gaurko ekintzi. Jo ta Ke Lortu arte.

Ata dabe aurtengo iñautexetako egitarau osu azpixan ikusiko dozuen latxeik. Egitaraun gain, play backin parte hartzeko baldintzak be atatxuez. Mozorruk prest dakazue?


Edozein radixuk ez dotxu betetzen 34 urte uhinetan. Borondatezko esatzallik, diru laguntza baik, belaunaldi desbardiñeko jenti… ba gure herrixan hau posible eindaben jenti da, Zoixonak. RADIXU irratia, 105,5 fm edo RADIXU infon entzuteko aukeri dakazue. Hau ospatzeko 48 orduko irratsaiu (jarraixin) antolatu dabe, otsailan 21in hasi eta 23an amatxu.

Datorren martitzenin (otsailak 18) oinarrizko bihotz-birika bizkortzeko ikastaru emongo dabe AEKko euskaltegixan arratsaldeko 5:30tatik aurrea kofradia zaharreko 2.solairun. Bertan parte hartzeko ixena emon birde ta azkan egune otsailak 17xe izango da. Anima ta hartu parte.

Zientziaren giltzak elkartin otsailleko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin (Otsailak 17xan) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan hasiko dana. Hitzaldixan ixenburu: KUANTIKAREN OLATUA SURFEATZEN eta hizlari lez, ARAN GARCIA LEKUE fisikaxe eongo da. Beti da zeoze ikasteko, hurreatu entzutea!

HITZAn eraldaketa prozesun gañeko azalpenak emongotxue bertan, gaur arratsaldeko 7 retan Kofrai Zaharrin. Hurreatu!

Lan hitzarmena barrizteko sasoi alla gakue arrain kontserbako langilliai ta horren barri emoteko billeri antolatu dabe Ondarrun otsailak 12 (eguaztena) L.A.B. sindikatuko egoitzan. Antolakuntziaz eta borroki eiñaz lortzen diz gauzak. Jo ta ke!

Alamedan ikusi douz gaur be herriko Pentsionistak pankarta atzin ganorazko pentsiñoik eskatzen. Antolatzallik esazku gaur 145 lagun batu dizela ta 20 minutuz egon di bertan, betiko lez. Buru belarri dabiz siñadurak batzen ta halaik jarraitxuko dabela esasku, gero Legebiltzarrea eruteko. Jo ta ke Lortu arte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena, ta datorren astelehenin be, bertan batzeko geratu diz.

Ongo eguenin arratsaldeko 6:30tan billera zabal bat egingo da Kofrai Zaharrin, Esperantziai leiho bat zabalik, ixenburuaz. Udan haur errefuxiatu Sahararren harreran hartzeko programi nahizu ezagutu? Bertan, programiai buruzko esperientzixa ezberdiñak kontako dabe harrera familixak ixan dizen herrittarrak. Dudak, galderak, xehetasunak… argitzeko aukeri egongo da. Hurreatu eta ezagutu.
