LAB sindikatuk idatzi hau bixalduzku:
Gaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.
Roal CBko langillik mezu argixe zabaldu nahi dabe: aldaketi posibli de eta borrokatzik merezi dabela. Horreatxik, Lagunonbi, Azken Ikutu, Aurrez eta Cikautxoko beste azpikontrata batzuetako langillik animatu nahi dotxuez gutxiengo lan baldintzen aldeko bidi etxea. Bide horretan laguntzeko prest eongo diz Roal CBko langillik eta LAB sindikatu.

“Astelehenin, Bizkaiko kontserba hitzarmen barrixe sinatu gendun. Horren

Atzo Ekainak 20, nazioarteko errefuxiatun egune ixan zan. Europan askatasun eta segurtasun bille dazen migratzaile eta errefuxiatun egoera larrixe ikusitxe, herritxik eskatu nahi dou beste behinbe Europako politikak aldatzeko, eskubide urraketa gexauarik ez eoteko eta babes egoerak bermatzeko! Gizarte konprometitu bat eskatu nahi dou, pertsona danak eukiaz herrixan tokixe.
Eta zelan ez, herrixe dalako arnas leku, euskal errefuxiatuk geure artin nahi douzela euki be eskatzen dou, geure artin eta LIBRE!




Gaur eguerdixan Alamedan batu gaz baldak pintxuri eta rodilluk eskun geunkazela. Ixe urtero margozten dan paetai kolori emoti pentsa dou. Neguko olatuk gogor astindduko dabe osteabe Harbide eta seguruenik barriztu ein biko dou, hor eongo gaz.





