
Egun hau errebindikazioz betetako egune ixaten da, hamen dakazue arratsaldin eingo dizen ekintzak ONDARRUn
Herrittar talde bat eon da gaur LEIOAko EHU Unibersidadin eindan manifan eta azpixan dazen argazkixak bixalduzku. Gaur hauteskunde egune da EHUn eta euran (ikaslin) desadostasune erakusteko, kalea urten dabe. TXAPEL GORRIXAK egurre emotze ikasliai eta bat atxilotu eindabe.




Pasan astin Peio Otxandianon eskutik Sortun Birfundaziñoi kongresurako aurkeztu dan ponentzixa bakarran, Zohardian, aurkezpena entzuteko aukeri euki gendun bertaratuk.
Eta on, eztabaidako txandi ailla gasku, geure artin Zohardian tripak ata eta eztabaidatzeku:
Azarun 26an, zapatun etorri kofrai zaharrea.

Dakixuen modun akreditasiñoi zabalik da eta ponentzixi bozkatzeko epi be azarun 26an zapatun amaituko da. Beraz, ondio akredita ez bazaze edo akredita eta bota ez bazue (ponentzixi, eta ekipo nazional eta Bizkaiku)… arin ibilli zapatu de azkanengoko egune-eta!
Akreditateko, SORTUko webgunea jo, bozkatu, eztabaidatu, ekarpenak eiñ…
Zapatun beraz, ZOHARDIAn eztabaidi!
AZAROAK 25
Baixaku
23:00etan
Aurresalmenta 10 Takilan 13
internetez: 10 + gastuk (1,5)
http://www.musikaze.com/eu/musika/kontzertu-aretoak/sarrerak.php?cod=8508&cat=1&crt=79364&&crt=79364
23 urte ta gero, itzultzen da DECIBELIOS. Bartzelonako talde mitiku, jakinda egoera, politiku, soziala, kulturala eta ekonomikuk okerrea eindabela, DECIBELIOS ekuk ondioik badauke gauza asko esateko, indartsu eta amorruaz datoz OI!&Roll a. Itzultzen da DECIBELIOS.
Girotzeko gaba Barakaldoko OBSESION FATAL, Oi! taldi ixango da guaz.

Egueldixak asko ez lagundu arren eta etxin gustoa egoten danin, Arrigorri ostatun eukikou gaur arratsaldeko 8retan EKIZA.

Holantxeik hasten da bixaldu doskun idatzixe:
ESKERRIK ASKO BIXOTZEZ ONDARRU!!!
Eskerrik asko herritxarroi, erakutzitxako borondate eta elkartasun guztiatxik! Bai jardunaldixetan parte hartu zendutenoi eta batxe be sendagaixak ekarri dozuen guztioi.
Borondatez betetako herrixe dakau eta horren adibide garbixena aste bixin lortu dizen medikamento KILO guztik diz(argazkixan erdixak be ez di agertzen).

Abendun 2xan urtengo dabe elkartasun maleta guztik Madriletik, hain zuzen be Saharar herrixak bixi daben egoerin arduradun handixenan hiriburutik. Estatu Espaiñola noski!
Argi dakau guk erundako lau medikamento kajek ez dabena saharar herrixan ametsak egi bihurtuko. Hala ta guztiz be, bertako errealidadi argi eta garbi gure herrixetan konta, estatu Español errudunai zilegitxasun guztiaz saharar herrixaz dakarren betebehar historiku exigiu eta bixi daben burruka luzin albun eukiko gatxuela erakutsikotzau!



11 HERRI BURRUKA BAKARRA!
GORA HERRIXAN ARTEKO ELKARTASUNE!
GORA SAHARA ASKATUTE!
Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkarteak Euskararen aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, denon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.Aurten be, abenduaren 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskararen aldeko danborradi Ondarroako AEKren, Artelanen eta Pedro Maria Unanue Udal Musika Eskolin laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.
Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskararen alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Bada, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez” eta Oskorriren “Sautrela” doinuei dagoeneko danbor hotsa ipini dotzau, eta aurten, Imanol Urbietan omenez abesti barri bat eskainiko dou, harek euskeriai eta euskal kulturiai lagatako ondari plazaratzeko asmuaz.
Danborradako entseguk azarun 30in, abendun 1in eta abendun 2xan ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio eongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.
Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan.
ANIMATU DANOK PARTE HARTZEA!! EUSKERIK BATZEN GATXUELAKO.

Azaruk 20xe egun berezixe da ezkertiarrak eta abertzalik gazenontzako, SANTI BROUARD 1984 hil ben eta JOSU MUGURUZA 1989xan, bixak egun bardiñin.

SANTI, Lekatxarra sortzez. HERRI BATASUNAko kidi zanez herriz herri ibiltxen zan abertzaletasune zabaltzen. Argazki hau topa dou gure artxibutan, ONDARRUko Alamedan mitin bat emon banin 1982xan (hil baño urte bi ariñaua).

12:30etatik 14:00 arte argazkixak ataten eongo gaz Alamedan. ALEXIS eta DAVIDei bost urte ta erdi kartzela eskakizune eskatzen dotze euran enpresa itxieran (on hiru urte ETXEBARRIn, TMA enpresa) borrokatzeagatik. 18 langille kaleratu, bakotxai 30.000€ zorra lagaz eta on bi langille kartzelaratu nahi! Epaiketi azarun 29xan da BILBOko epaitegi Probintzialin. ALEXIS eta DAVID LIBRE!!!
Eta datorren domekan Azarun 27xan danok MARKIÑA eskakizun berberaz.
