Hamen dakau herriko “gaztin” lan barrixe, erosi eta entzun merezi dau eta.
ONDARROAKO 19. KOMIKI JARDUNALDIXAK (Abendun 1etik 8re)
ABENDUAK 1, EGUENA, iluntzeko 7etan, ETXELILAN.
UNRWA Erakundearentzat SUSANNA MARTIN komikigileak egindako “GAZA AMAL” komikia.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
KOMIKI IKASTAROA:
ABENDUAK 13 eta 14a. Arratsaldeko 5etatik 8retara, ETXELILAn.
SUSANNA MARTIN komikigilearen eskutik.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
IRRATSAIO BEREZIA:
ABENDUAK 14, EGUAZTENA, gaueko 10etatik aurrera.
RADIXU IRRATIAko “Azken Mohikanoak” irratsaioan. 105.5 FM / radixu.info
Jardunaldien aurkezpena eta SUSANNA MARTIN komikigileari elkarrizketa.
SUSANNA MARTIN.
Bartzelonan jaioa. “Alicia en el mundo real” (Norma argitaletxea, 2010) bere lehen eleberri grafikoa izan zen, Isabel Franc gidoigilearekin batera egina. 2011an “La Martina, la por i el gat Faluga” seriea marraztu zuen Tretzevents aldizkarian eta “Yes we Camp! Trazos para una (r)evolución” (Dibbuks) lan kolektiboan parte hartu zuen. “Em dic…” (Publicacions de l’Abadia de Montserrat) haur komiki sortaren egilea da.
Flavia Companyrekin batera, Pagina 12 egunkari argentinarrean hilero “¡No somos hermanas!” zinta argitaratu zuen, italieraz Aspirina aldizkari feministan berrargitaratua. Nac Stratchsekin “1, 2, 3, 4… Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes” (Ed. Bellaterra, 2011) komikia burutu zuen. 2012an “Sonrisas de Bombay” (Norma) komikia argitaratu zuen. 2014an, Norma argitaletxearentzat “Enjambre” emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen eta urte berean, Isabel Francekin batera “Sansamba” eleberri grafikoa burutu zuen.
Capçalera, Tretzevents, Pikara Magazine, Tentacles eta Diagonal komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak ematen ditu. Gaur egun, “Annemarie” komikia egiten ari da Mará Castrejónekin batera, Annemarie Schwarzenbacheren bizitzaren komikirako egokitzapena da. Egin duen azken komikia “Gaza Amal” izan da.
Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.

FIDEL CASTRO gogun ONDARRUko kalitan
Irudi honek ikusi leike gaur gure herrixan


KABARETA+AFAXE Made in Ondarru Beikozinin, abenduak 2, 7 eta 9
Mundo-mundialeko estrenu Ondarrun! Gionisti ondarrutarra eta aktriz-aktore erdixak be bai… Ondarrutik urten baik! Afai txartelak saltzen ipiñitxe daz eta gero ez etorri esaten ez totsuetenik abisa… azkana popa ustel! Anima merezi rau-te!

ALEXIS eta DAVIDeaz bat eingendun atzo MARKIÑAn
ONDARRUtar ugari agertu giñan atzo TMAko langille ohiai elkartasune erakustea, hamen irudixak





Azaroak 28 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin, gaxe: KLIMA ALDAKETI
2016ko azaroako Ondarroako Zientziaren Giltzak elkartekuk “KLIMA ALDAKETA: GELDI ARAZTEKO GARAIZ GABILTZA?” HITZALDIA antolatu dabe. Horretako ONINTZE SALAZAR metereologu eta ETBko “Eguraldia” saioko zuzendaxe (eta lantzin behin, aurkezli) gonbidatu dabe. Hitzaldixe gainea, internetez ZUZENEAN ikus-entzuteko aukeri eongo da (PERISCOPE: Beikozini)

Azaroak 28 (astelehena) Zine Forum-ne ETXELILAn
RUDA mujeres indigenas organizadas por ua vida libre de violencia en Gutemala.
Hizlarixe: June Fernandez (Pikara Magazine eta dokumentalan egilli). Ordutegixe:19:00etan. Egutegixe: Azaroa 28 (astelehena)
Gaxe Zortzi emakume indigenen esperientzixak kontatzen dotxu, euran komunidaditan biolentzixi pairatzen daben beste emakumin laguntziaz arduratzen dizen emakumik.

Agur eta ohore komandante!
Raul Castrok emon dau barrixe, azarun 25in, hil de Fidel Castro!
Fidel, inperialismun aurrin duintasune, aberrixe edo hil, konpromizu, herrixe eta sozialismu… Fidel aittatuaz batin burure etorten gaskun adierazpenak mille di!
EHan lagune!


Gaurkun gogure nahi dou ekarri beran diskurtsotako bat:
“Condenadme, no importa, la historia me absolverá”
Y en eso llego Fidel:
Agur eta ohore Fidel!
Hasta siempre comandante!
BARRIRO BE EINGO GEUNKE ! manifi MARKIÑAn azarun 27 (domeki)
ALEXIS eta DAVIDei elkartasune emoteko, domekan MARKIÑA juteko deixe etxen dabe hainbat eragillek: Eskualdeko enpresa komite gexenak (sindikato guztik), bakanak, alderdi politikuk, Udaletxik…. bat ein dabe eurakin. Manifin pankarta burun esaldi hau jungo da: BARRIRO BE EINGO GEUNKE! Hamen euran lankide ohiak domekan Alamedan ata ben argazkixe.

Eta beste hau SORTUk ata dabena berta juteko deixe eitten

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk

Eta ZALDUPE udal futbol zelaxan jokatuko dizenak
