Ongo zapatun aringaingalaxak hitzordu berezi bat eukiko dabe, VIII. kostaldeko karreri ONDARRU-LEKITTO, arratsaldeko 5 etan Itsasaurretik urtengo dabena. Antolakuntzik argitxu dau ixen emoti bete einddela beraz guk esaten douen latxeik atzana popa ustel (hurrengun).
Zientziaren giltza elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixai begire. Irailak 30 (astelehena) hasiko diz kurtso barriko hitzaldixakin ta hasteko harrixak atxik berba eingo dabe. ROJO EREÑO, Roca patrimonial internacional ixenburu ipinitze ta hizlari lez LAURA DAMAS MOLLA geologu eukikou. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zarrin ixango dala. Ikasteko bazaz, hurreatu!
Arrigorri Itsas Arrantza Elkartik urtero antolatzen daben zitxi ate joka dakarre herriko txikixenak. Irailan 28an ixango da aurtengo Arrantza Lehiaketi.
Ixena emon nahi dabenak ikastetxitan edo egunin bertan plaza musikan eukiko dabe aukeri.
Azpiko aldin ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
*Ohorezko Mailako taldik eguaztenin jokatuko dau etxeko hurrengo lagunarteku, 19:00etan, Amaikak Bat taldin aurka.
A zelako albisti hartu douen astin, GORKA URBIZU eukikou Irailak 21in (zapatu) Portuko Ranpan. Kontzertuko sarrerak nahi dotxunak euki, Irailak 18xan (eguaztena) arratsaldeko 7retatik aurrea Portuko Ranpan bertan ahalko dau eskuratu 15 euron trukin (lagun bakotxak sarrera bi gehixenez ahalko dau lortu).
Zabaldu dabe ikasturte barriko matrikulaziñoi Unanue udal musika eskolan. Irailak 2txik Azarun 15 bittartin zabalik egongo da epi ixenak emoteko. Musiki matxe badozue atik iratxe topakozue bertan eta edozer galdera edo dudaren bat argitzeko be prest eukikozuez bertan.
Irailak 8an (Kontxako domeki) manifa nazionala deitxu dau ERNAI gazte antolakundik “Bat eginez, INDEPENDENTZIARA” lemapin. Manifiaz gain egun osoko egitarau antolatu dabe gaztik.
Ernai gazte antolakundeko militantik 290.000€ ko isunak jaso dotxuez gazte burrukan ibiltxearren. Hain zuzen be Aitor eta Galder gazte arabarran atxilotzin kontrako protesta baketsutan parte hartzearren Eusko Jurlaritzako segurtasun sailan eskutik. Tartin herriko 6 militantek 10.000 euro baino gehixa ordainddu bir ixan dabe.
Autobusin ixena emoteno Alai tabernan da zerrendi.
Argi da gazte antolakundin kontrako eraso honek helburo garbixe daukela: Ernai ekonomikoki itxo eta desagerrarazti. PNVk gidatutako segurtasun sailak mozal legi aplikata gazte burruki gelditzi dau helburu.
Donostin 100 arraunlarik manifestaziñoin parte hartzeko deixe einddabe eta babesa emon dotse gazte burrukan ibiltxearren isundutako militantiai.
Zerrenda honetan ikusi geinkez gure herrikidik dizen edo herrixan arraun ein daben arraunlaixan ixenak. Esate bateako: Iñigo Larrinaga, Aitzol Elu, Iban Martinez, Jenaro Zelaia…