Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. NaziΓ±oi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.
Ezker independentismuk IruΓ±ean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.
Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko IruΓ±ean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:
Herriko irudixak:
Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:
Ernai Gazte Antolakundin urteroko udabarriko zitxiai erantzunez, Berriozarren (Nafarroa Garaia) batu diz milaka gazte ezkertiar, feminista eta independentista. Zelan ez, ondarrutarrak eta eskualdeko gaztik be bertaratu diz domekan Aberri Egunaz amaieri emongo dotsen lau eguneko topagune honeta. Formakuntza politiku, hitzalidixak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertuk… ixan diz nagusi 2025 eko “Gazteon Eskutik” ekimenin.
Apirilak 17, Preso Politikun nazioarteko egunin, manifestaziΓ±oi jendetsu ein ben “ASKATASUNERA” lemapin. Egun batzuk lehenaua UPN eta lobby espaΓ±olak egun honetako deitxute euazen ekimenak Auzitegi Nazionalea erun eta kriminalizaziΓ±oi saiakeri salatzeko ein ben manifestaziΓ±oi hau.
Formakuntza, eztabaida, tailerβ¦ ezberdin ugari egon diz egitaraun barrun. Feminismu, etxebizitzi, euskeri, kirolak, Sozialismurako euskal bidiβ¦
Aisialdirako tarteik ez da falta ixan, inddarrak hartzeko gazte bazkaxe, kontzertukβ¦
Ta zelan ez, biharra etxi be toka gakoe herriko gaztiai. Topagune erraldoi honek bolodres lan handixe eskatzen dauβ¦ montajetik hasi, turnuk, zaintzak, barrako ardurakβ¦
Eskualde eta herriko talde argazkixe be ata dabe gaztik urtero modun! Ederra ekipu! Bai, bai, bai Lea-Artibai!!!
EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako.
2023 an 50 urte bete zin βTxikiaβn erailketatik eta Ondarruko herrixak omenaldi xume baine hunkigarrixe eskeini dotsan.
Interneteko sare sozialan bidez jakin dou “Txikia” abestixan lehenengoko bertsiΓ±oiai buruz. Eustakio hil eta gitxire, Telesforo Monzonek einddako abesti hau graba eben Ipar Euskal Herrixan. Abeslaxak, beran kide, lagun eta bixipen ugari alkarreaz pasatako jendi: Txomin Iturbe, Maite Ormaetxea, Manu Garmendia ‘Kortatu’, Isidro Garalde ‘Mamarru’
Tal dΓa como hoy de 1973 la policΓa franquista matΓ³ a Eustakio Mendizabal "Txikia".
Astebukaera honetan ez dabe jokatuko ligako partidoik AURRERAko taldik, ez etxin ezta kanpun, salbuespen bakarraz (lagunarteko partidu), baixakun (Apirilak 18) jokatuko dana Zaldupen arratsaldeko 7retan. Aupa AURRERA tra ka tra!
EUSKERIn aldeko mobilizaziΓ±oi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.
Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!
Astebete besteik ez da gelditzen 2025 eko Aberri Eguneako. Honezkeo urteroku bilakatu dan zitxi dauke jarritxe EH BILDUK IruΓ±ean. Jaxe, aldarrikapena, ekitaldixak, kontzertuk, kale animaziΓ±oi, Gazteon Eskutik ekimena… batuko diz aurten Euskal Herriko Hiriburuzagixan.
Gaur goxetik egon diz Presun eta Iheslaxan lagunak Elkartasun otzarin zozketako boletuk saltzen Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa horren helburu, herrixan falta gaskun lagunai laguntza ekonomiku emoti de.
Azpixan ikusiko dozue zenbaki irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezku. Irabazliai, gozatu otzariaz, eta bestioi ia hurrengokun dan.
Gaur, Zapatu (Apirilak 12) eguerdiko 11:30etik aurrea XVII. Ondarruko barra eta dantza kalin saiuk eskainiko dabe Dantzarteko dantzaxak. Hondartzako zubixan bueltan eta Alamedan ixango diz emanaldixak.
Gure Esku erabakitxeko eskubidin aldeko mugimenduk, esko artin dabilen βHerri Libre Batβ dinamiki aurkeztuko dau Ondarrun Apirilan 13an 13:30etan Udal erakusketa aretun.
Apirilan 7 an hasitxe, hilan 13re arte argazki erakusketi be egongo da.
Ekainak 7an zitxa garrantzitsu dakau bilbon Euskal Herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko. Daneako motorrak berotzen hasitxe daz herriko gure eskuko kidik.
Bikoti apuntateko 3 aukera daz -Anaitan eongoran listan apuntati -Sare sozialetatik idazti -Bertan eunin animaezkeo agertu te listo (eskertzenda ariΓ±a apuntati kalkuluk ein ahal ixateko)
Pintxuk eta giro ona eongora! Anima!
P.D.: ezpaakixue baΓ±e ikasteko gou baakazue etorri!!! Aukera onara ta!