G
Abendun 28 (eguaztena) KEUn kontzertu ARRIGORRI ostatun

Bixar USURBILea guz #Gaztiok zeuekin!!
Bake epaitegixak, “Epaitegi” ixena dauke bakarrik.
Herri honetan 350 preso politiko eta beste hainbat iheslai dazen bittartin ezta eongo benetako bake bat.
Gaztiok, euskal preso eta iheslari politikun alde lerrokatu gaz. Gaur Madrid eta Parisen argi laga douen modun bixar bertan Usurbilen eingo dan agerraldixan be erakutsikou eurakin gazela. ONDARRUko gaztiok be han eongo gaz!!!
#GazteokZuekin
100 ONDARRUTARREK 100 mendi baietz!!
2016ko azkan astin gaz eta mendi erronki be amaitzen dabil…. Momentu honetan 93 lagunek erronki beteti lortu dabe. Beste lagun batzuk 10 mendi gitxi dala ta 25 mendixak altza dotxuez. Txalo bero bat zeuentzat!!! Euskal Herri osu ezautzeko aukeri eukizue behintzat! Ia azkan txanpa honetan 7-8-9 mendi ingurun gabizenok, 25 bat lagun, azkan ahalegiñaz erronki burutzen douen! Zeuen igoeran eta argazkixan zain daz erronkako arduradunak. Aurten be lortukou eta!!!

Turrune AKARREGIre alla da
Gabonetan jai egunak dakauenok mendi erronkako atzanengoko mendixak etxen gabiz eta guk Markiña gañin dan AKARREGI tontorra eindou. TURRUNAK 10 mendi baño gexa altzatxu, ta zeuk?

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn urtebetetzi de gaur, ZOIXONAK!!!
Gaur IBONek 43 urte beteten dotxu. Alcala de Henaresko kartzelan jarraitzen dau gaur egunin, nahiz eta gaxo larri bat dauken.Estatu espaiñoleko Juezak, euran legedixi ez dabe errespetaten eta horretxeatxik jarraitzen dau IBONek espetxin. ETXIN egon biko leuke. Zihur gaz herriko barrixak eta gorantzixak gustoa hartuko dauela beraz bost minutu badakazue idatzi, hamen beran “helbidi”:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA:
CP MADRID II Alcala-Meco. Modulo 5. Carretera de Meco km 5 C.P. 28870 Alcalá de Henares (Madrid)

Abendun 31 (zapatu) 2016ko KKTZAn (montanbaik mendi martxi)
Lameratik urtengo dau 12. kakatzan mendi bizikleta martxik goxeko 9xetan, berandua datorrena tragu ordaintzeko arrisku dauke (antolatzallin abisu).

Ta hau de uniforme ofiziala (ez dau balixo txinutan erositxaku eruti)

KANDELA kalejiri gaur gabaz (22:00) kamiñazpitxik urtenda

Abendun 28tik urtarrillan 4re Gabonetako JOLAS-TXOKU Zabalik!!!

NIK siñatu dot, eta ZUK? Zapatun (Abenduk 24) osteabe siñadura bilketi
Pasan Zapatun, Ondarruko GURE ESKU DAGO taldik mahai bi ipini zitxun siñadurak batzeko, bata Alamedan eta besti Alde Zaharrin. 580 firma batu ben (egun baten) Euran helburu ONDARRUko herrixan bixi gazenon %10 batzi de (850 inguru). Zemat eta gexa batu ordun eta arrazoi gexauaz jungo gaz tokixeta. Zetako? ERABAKI ahal ixateko. Zer? Geure BURUJABETZI. Ez bazendun aukeraik euki firmi botateko, zapatun osteabe mahaixak ipiniko dotxuez kalin. Danon artin lortukou!!!

GUK BE SIÑATU DOU!
