PAETAk bota JARRERAik aldatu baik?

Turrune Editoriala

Ondarruko txapel gorrixan basin kanpoko paeta botaten hastea ei duz bixar, martxoak 20! Zetako? Herritxarroi zerbitzu urreatu eta arreti hobetzin helburuaz. Hori diñue! Iñoi gadetutsue paetakin zer nahi dozuen ein? Ez ezta! Eta badakixue  365.111€ko aurrekontu dakarrela obra horrek? Horrek diruk herrixan nun inbertiu, herritxarran zerbitzure ipintxi bada; kamiñalde eta Sainazioko bixilagunai galdetu bestelan!

DSC07261

Hori diruoi gasta biharrik ez dakazue, helburu herrittarrakana urreatzi eta arreti hobetzi bada. Horretako badakixue zer ein bihir dozuen? Zeuen jarreri aldatu!!! Kanpoko  paetak botatearren onarte euki dozuen jarrera bortitze ezdozue-ta borraten gure buru eta azaletik.

Estefania Beltran de Herediak ixez eiban obrin aurkezpena . Turrunetik proposamentxu bat.  Muro fisiko hori kentzik ez dau esan nahi guana urreatuko zarienik. Etxeko lan ugari dakazuez eitteko ondio pauso hori emoteko. Hasteko herrittarrok eta herrittarron ordezkarixak errespeta.

argia 2

Legi bete bihir ixana hartzen dabe beti eskudotzat. Makina bat herrittar atxilotu dotsuez, adibidez; insumisiñoi garaixan, Beti eskudo bardinaz; eurak legi beteteko dazela esanda!

501 Papardo Maskulo Zunbeltz Bedialauneta kateiatu ondoren .JPG

Guk ordun be argi geunkan legi injustu danin aurre ein bihir gakonela, nahiz-de jakin matalazurrekuk emongoskule lege zaintzaile txapelgorrixak.

Halan dabe, paetak botatik esan nahi badau, prest dazela emon biharreko jarrera aldaketak emoteko, herrittarrai entzun eta herrixan mesedetan biharra eitteko…

Euskal Herrixan polizixaik bihir douen eztabaidatu bikou, eta bihir bada ze polezixa eredu ixan bihir dan. Gehixei pentsa baik, Turrunin argi dakauena da gaur egun eredu hori ez dala iñundik iñoa guk nahi douena!

Beraz, lasai guatxik, paetik bota biharrik ez dakazue, aldaketi nahi badozue, aldatu dakazuen eredu poliziala eta herrittarronganako jarreri!