
Maxatzak 19 eta 20, Ikastaru ETXELILAn: Indarkexa matxisti kontsumiten dou?

Irakasli: Setem Hego Haizea (GGKE, genero ikuspegixe oinarri hartute, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu daukena). Ordutegixe: Baixakun 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00etara. Leku: Etxelila
Gaxe: Ikastarun bi arlo ezberdin landuko diz. Alde batetik, aztertuko dou kontsumuk eta kapitalismuk zelan areagotzen daben ohiko genero estereotipun eraikuntza (iragarkixak, adibidez) eta beste alternatiba batzuai bidi zabalduko dotzau: kapitalismun bidetik zein pertsonen aniztasunan bidetik. Beste aldetik, etxeko produktun, estetika elementun eta bestelako arlutako kontsumoa ikertu ostin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailin arlun ikuspegi feminista batetik lan etxeko bidik zabalduko diz. Zentzu horretan, pertsona fisikuk nahiz gizarte-erakundik ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk billatuko dotxue, batetik, euran kontsumo-jokabide eta ohiturak analizateko, eta, bestetik, indarkexa matxistaik gabeko kontsumo eredu bat bultzateko jarraibidik ixateko.
*Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de
Maiatzak 20 eta 21in (zapato-domekan) TXIRRIMORRASKIkuk Murala pintxatea duz!!!
Hauxe bixalduzku TXIRRIMORRASKIkuk:
Hasi ga preparaten murala astebururako. Jakingo dozuen morun ongo asteburun, Maxatzak 20 eta 21in murala guz pintxatea. Zapatun 11:00etan behiko lokalin batuko gaz. Akorda erropa zaharrak eta bazkaxe ekarti. Anima eta etorri!

ZALDUPEko zubi azpixan dan paeta pintxako dabe eta bozetu etxen atrapa douz bertan.



Maiatzak 19 (baixaku) SIRIA eta IRAKeko gerriatxik hitzaldixe Beikozinin

Ondarrutarrok Picassent-ea; presuk KALErA!
Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!

Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.

Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!
“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”
30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela.
30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.
Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose
Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.
Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.
Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.
Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.
Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!
(Apuntatu zure herriko autobusean – Ondarrutarrok KULIXKA tabernan-. Larunbatean espetxe martxak!
Herrialde desberdinetako lagunak be dispertsiñoin kontrako mezu zabaltzen dabiz, M20ko martxeta juteko deixe eiñaz.

Hau danau irakurri eta ondio ez zaz apunta martxako? Arin ibilli ixena emoteko azken egunetan sartzen hasi gaz-eta!
(PD: Turrunak M20ko martxiai jarraipen grafiko zehatza eingo dotsa berta jungo dizen reporterun bittartez.)
XVII. Kirol asti Maiatzan 15etik 21ea

Herrittarron neurrire…
EHBildu prozesu eratzailli eitten da, eta horreaz lotute; ongo eguenin Ondarrun be aukeri eukiko dou herrittarron neurrire einddako EHBildun ingurun berba eitteko Iker Casanovaz.

Etorri zeure iritzixe emotea, bestine entzutea, eztabaidatzea, herrittarron neurrirako EHBildu, herrittarrok ein bihir dou-eta!

EHBildun inguruko informaziñoi gehixa:
Maiatzak 19 (baixaku) BERTSO afaxe Beikozinin
Hamen dakazu ongo baixakurako plan ederra, lagunakin afaldu eta belarrixak gozatu!!

Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)
Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.
Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).
Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea