GORA KAMIÑAZPI eta GORA KAMIÑAZPIKO JAXAK!!!

Amatxu diz kamiñazpiko jaxak. Kriston jaxak ospatu diz urtero morun baixako zapatun (batzuk domeka goxi be aprobetxako ben) . Hainbat ekimen ezberdin euki douz, kontzertuk, jolasak, paella jana, bertsuk. play-backak, txistulaxak, zini, bizikleta ginkana, pala txapelketi…. Aspertzeko astirik ez dou euki behintzat. Natxe eurixe egun bixetan jaxak ospatzen euki douen geuaz batea, ez dou umoreik eta gogoik galdu, ohitxute gaz ya! Hamen lagaten dotsuau jaxetako argazkixak:

Baixaku:

Zapatun:

Hamen hitzak einddako laburpen bideu:

Argazki gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/06/03/ondarroako-kaminazpi-auzoko-jaiak-euripean-baina-giro-onean/1/

Eta Turruneruok bixkat histoixin “frikixak” gazenez… ezin gendun laga post hau Joseba Bedialauneta “Amarratzakuk” kamiñazpiko kolorin eta histoixin ingurun jaxan aurretik ein ban idatzixe eta berak bixaldutako kamiñazpiko futbol talde ofizialan lehenengoko urtitako argazkixak ipini baik. Eskerrik asko!

Zeatxik hori-beltz Kamiñazpi, nundik dator????
Badauke bere ibilbidi hori-beltzak.

80 hamarkadan hasieran, ondarruko umin plaierutan baeuan talde bat, Kamiñazpiko ume talde bat, talde “ofiziala” atabana plaierutan jokatzeko, eta talde “ofizial” guztin modun bere kolorik birban. Ordun, lelengo urtin erabaki zan (gendun, neu be partaide bat nitxan eta) bakotxak eukana ekarri eta gexen euan kolori haxe erabiltxi: gorrixak irabazi ban, noski, Aurrerako kolorik!!!

Bigarren urteako, erabaki zan zeoze serixuaua etxi, eta kamisetak erosi beharra ikusi gendun.

Garai horretan, beste arrantzale ondarrutar asko modun, gure atxe, Juan Papardo, Kanariar irletan ebillen biarrin eta gure ama, Mari Karmen Zubikarai sarri juten zan berta atxana. Gure amak, taldin enkarguz, bertan kamisetak merke egoten zinela eta, Kanarietan erosti erabaki ban……eta Kanarietan ze kolore nagusi ixango da ba :
HORI HORIXE !!!!!!!
Zelako kamiseta dotorik, bakotxe bere zenbaki baltzakin…..flipanti!!!! 100 pesetako kamisetak zenbaki eta guzti…..que chollazo!!!!

Urtikin, taldi aurrera ixun bitxartin, ondo gañea, txapelketa pillo bat irabaziz, Kamiñazpiko taldi hori-beltz modun esagutzen zan, mutil taldi, baitxe neska taldi. Beste kamiseta barri batzuk ein be ein genduzen, taldi zabaltzen ixun eta, hori beltz marradune eta abar .

Kamiseta harek gero, guk jokatzen gendun taldi adinez pasa zanin, Jabier Kubillon taldik jaso zitxuzen, neska eta mutil taldik.

Adinaz aurrea eginala, ume talde harek, desagertu zin eta guk, hori beltz kamisetak jantzi gendunak, uste gendun kolorik bertan bera jungo zile.

Ez itxuraz!!!!!

1997an, Dina Bilbao ondarrutarra desagertu zanin, bere omeldixan, Dinak gogokoen zitxuzen hawaiar lore batzuk bota zin uretara, itsasora, eta ordungo hartan, Gerardo Sainzek idatzi ban, herriko kirol aldizkarixan, ureta jaurti zin lorak, bere auzoko kolorikin, lore horixak!!!! Niri esaldi harek, zirrara baten moduko sentiu eraiztan.

Guk uste gendune, hori beltzak, talde baten kolore utsak zile, ustez, eta denborik baieztatu daben modun, auzo guztik identifikaten daben kolorik bihurtu zin.

2001garren urtin, garai barriko Kamiñazpiko jaxak antolatzi erabaki zinin, auzoko etxetako balkoik ikur hori baltzakin jantzi zin, kamisetak baltzak egin zin (horixaz noski)…….hori beltz edo beltz hori!!!!!!! ” Ofiziala” bihurtu zan: Kamiñazpi Hori-baltza!!!!

Uste dot, batzuk istoixa hau entzunde edo jakindde dakazuela, beste batzuk ez, eta “como lo prometido es deuda” nire parrafada hau nahi dabenantzako amen da.

Nire partetik, harrotasune, gure amak ekarritxako 100 pesetako kamiseta politx harek, auzoko kolorik bihurtu dizelako!!!!

Beste baik, aupa Kamiñazpi !!!!! Gozatu jaxak!!!!!!!

18926225_10209518465780854_932099843_o18926483_10209518473541048_1174655573_o

iturrixe: https://www.facebook.com/jbedialaunetazubikarai/posts/10209502461940768

Iruzkin bat utzi

Jaxak, Kalez kale atalean

Erantzunak itxita daude.