Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

maiatzak 16 dokumentala NOSOTRAS Mujeres de EUSKALDUNA

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)

Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.

Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).

Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea

SORTU birsortzen, Ondarru inddartzen!

Ezker Abertzali eztabaida prozesu desbardinetan sartute ibilli de aspaldi luze baten; Abian, Zohardia… baine hausnartu, eztabaidatu eta adostatutako guzti gure herrixan zelan eingo douen ordenateko sasoi ailla gasku.

Baguz geldike-geldike…  danok gaz premiñazkuk, ondo einddakuk hobetzeko, hain ondo ibilli ez gazen kontuk bideratzeko; bakotxak beran espasixutik, bakotxak beran ritmo edo-eta sakontasunin… Ondarruko Sortu birsortuaz (zelan antolatuko gaz, zeintzuk, zerren ingurun…), SORTUn proiekto politiku bultzatu eta era berin Ondarru inddartuz.

Bixar, eguena, 19:00an Kofrai Zaharrin ikusiko gaz beraz!

 

WhatsApp Image 2017-05-09 at 09.07.42

Maiatzak 11 (eguena) DUO JADE taldin hitzaldixe eta kontzertu ETXELILAn

1

Proiektu: KUBAtik EUKAL HERRIre bixitxa etorritako hiru emakumin proiektu de Duo Jadena, “Del Son de la Ma Teodora, a Son a Felina” ixenburupin Kubako musiki eta herrialdin garapenai Kubatar emakumik eindako ekarpena azaltzeko sortute. Proiektuk bi zati dauke: batetik, ikusentzunezko batez lagundute, azalpen bat Kubako Emakumik musikiai eta herrialdeko garapenai eindako ekarpenai buruz. Eta bestetik, Duo Jade bikotin kontzertu, zeinetan Yanaisa eta Maygred musikai bikotik kontzertutxo bat eskaintzen daben. Kontzertun tzir eurak sortutako kantai hainbat konpositorek emakumin ingurun sortutako kantuk gehitzen dotze.

*Eguraldi txarra aurre ikusten danez hitzaldixe ta kontzertu, bixak, ETXELILAn eingo diz, arratsaldeko 18:00etatik aurrea.

Guk argi dakau, KATALANAkin bat etxen dou!!!

Gaur goxin Katalunyako Justizia Auzitegi Nausixan deklaratu dabe Carme Forcadell (Kataluniako Legebiltzarreko presidenti, eta Anna Simo (Legebiltzarko Mahaikidi) . Parlamentun erreferendumai buruzko eztabaidiai bidi emoteatxikk, Espainiako Auzitegi Konstituzionalai desobediu etxe arren. Ta eurai bixai elkartasune emotea pillo bat katalan hurreatu diz auzitegi aurrea. Gu be han egon gaz.

1

2

5

6

7