Ekainak 24 (zapatu) musika kontzertu Ondarruko Andra Mari elixan

1Zapatu illuntzeko 20:15in Ondarruko Andra Mari elixan ixango da kontzertu, eta bertan Ondarruko Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak parte hartuko dabe. Kontzertuko errepertoxu, Urtza Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Etxaburu , Kirmen Uribe eta Jabier Ituarte ondarrutarran lanak osatuko dabe. Lan hauez gain, beste zortzi obrak osatuko dabe zapatuko kontzertu; a capella kantata edo instrumentukin lagundute: pianu, bateixi, perkusiñoi, kontrabaxu eta baxu elektriku.

2

Ondarruko Unanue kamara korala eta Markiñako Emeki koralan batuketi de egitasmo hau aurrea erungo dabena , UKKEME. 30 emakume urtarrilletik aurrea dabiz elkarlanin proiektu honei itxuri emoten, Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalagan zuzendaritzapin.

 

Ondarrure datozen ume Sahararrai ONGI ETORRIXE!

Datorren domekan aiako di Saharar errefuxiatun kanpalekutatik gure herrixan 2 hille pasako daben umik! Gu aste guztin beroik ezin auantata gazen bitxartin 35°C az, eurak daneako ixe 50°C arteko beruk dakarre Argeliko Tindufeko zonaldin, planetako lekoik gogorrenetarikun.

Saharar eta errefuxiatun egoeriai komunikabidik eta estatuk entzungor etxen dotsen bitxartin gure herrixan bada munduko injustizixak salatu eta era batea edo bestea laguntzeko prest dan jenti! 

Beti esaten douen morun Ondarru herri solidaxu de eta ixan datxile beti!

Zoixonak laune!

Badaz ikusten dizen kate eta barrotik, beste batzuk baine inbisiblik diz. Badaz kontaten douzen km-k, baitte munduko globuai bueltak emon eta nun zazen jakin baik geuaz baine hain apartin zazena, ez dakiau zenbat km-a, ez dakiau ze kate eta ze barrotez inguratute…zein baldintzatan… eutsi gogor lagune! 10 urte herritxik jun bir ixan zendune; represiñoiai, torturiai eskapauaz…

2017-06-21 BOTXen eguneAspaldixan belarritxik ten ezin ixan dotsuau ein, gaur; 46 tengara Turrunetik, Ondarrutik. 46 urte bete dozuz, geuandik banatute baine beti alkarreaz, zoixonak lagune!

Zeure kamisetiaz atatako argazkixak be lortu douz… lagunak ikustik ilusiñoi eingo dotsulakun…

WhatsApp Image 2017-06-20 at 19.50.02

20160625_171738

Kresalez betetako 46 muso handi! Ilargiraino eta bueltan… maitte-maitte!

Iheslaxak etxea!

Gero arte!

 

 

Malaespina!

Malaespina?! Baixan goxe guztin dakauen barkun ixena. Turrunekuk bixkat kuriosuk ixan eta Googlen sartu gaz, bandera españolaz eta horreaz ixenaz… nahiku “malaespina” emosku-te!

WhatsApp Image 2017-06-20 at 16.16.49

Ez dakiau zetan dabizen; harutzauako gixonak mapa kartografikuk barritzen dabizela, ondun dakauen andrik tubo handixakin ikusi dabela emakumezko bat… Ez dakiau, baine argi dana da, Ondarrun esaten douen modun: Amu ezpanin! (eta ez Malaespina!)

WhatsApp Image 2017-06-20 at 16.29.40

Gobierno de España… Ministerio de defensa… Armada Española… MALAESPINA!

5ALPA! Alde hamendik! Ez zaittuau bir, eta ez zaittuau nahi! Inoiz ez dozue euki lekoik gure herrixan, eta inoiz baino gitxia, konponbideako pausuk emote bidin ezin douelako onartu inddar okupatzaillik gure herri eta uretan ibiltxi!

Ia dazen lekutik ondo-ondo irakurten daben karenka dakarren pintadi: INDEPENDENTZIA!!!

UDI ati joten dakau

Bixar ekainak 21in sartzen eigaz udan diñue dakixenak. Hondartzi, ure, mendixe, itsosu, jaxak…Ikaslik kurtso amaieri be sumaten hasitxe daz, motxillak bazter baten laga ta bizikletak prestaten hasi diz. Gurasuk ostea, oporreta juteko planak etxen. Atxeta, Saturran, Arrigorri diz entzuten dizen berbak gure ingurun. Hori dana gozameneako da bañe….Atzo bertan herriko preso baten gurasukin egoti suerta gaskun, Levante aldin da semi kartzelan. Imaginatezue 40 gradu lau paet tartin? Gaba alla ta beru soñetik ezin kendu? Egosi bearran sentsaziñoi?

Gogoratu, UDAn be gure herrikidik barrun ta ihesin jarraitzen dabela, gozatu, bañe akorda DANAK ETXEA ekarri birdouzela. On danok be asti gexa eukitxen dou eta momento aproposa topa geinke idazteko be.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA