Gaur, Abenduak 27 (baixaku) PRESO ta IHESLAXAK ETXEA!

Urteko azkan baixaku de gaur eta guk kalea urtengou beste behin PRESO ta IHESLAXAK ETXEA BEHINGOZ! eskatzen. Kartzela barrutan jarraitzen dabenan egoeri aldatzen jun dan heinin mobilizaziñoik be aldatzen eta eguneratzen jun ixangaz. Hori dala ta ongo astin eztou betiko ibilbideik eingo baizik eta Kalekutzin batuko gaz enkarteladan eta ordutegi aldaketi be eongo da, arratsaldeko 7retan hasiko dalako. Helburu berberaz bide barrixak jorratzen, DANAK ETXIN EGON ARTE!

PENTSIONISTAn urteko azkan mobilizaziñoi!

Gaur emotze amaieri urteko mobilizaziñoiai herriko PENTSIODUNAK. Egueldixe lagun euki dabe, fresko xamar bañe euzki izpixak be euren alde. Pankarta atzin 145 lagun batu diz Alamedan (tartin alkati ta zinegotzi bat).

Azaldu dabe martxan dala euskal pentsiodunen aldetik Herri Ekimen Legegilea (HEL) gutxieneko pentsiñoik osatu ahal ixateko. Firmak eta batu biko diz eta hori jungo diz azaltzen zelan ein bihir dan.

Gaurko konzentraziñoi amaitzeko zubixan argazkixe ata dabe ekimen horrei babesa emoten.

On iddarrak hartzi tokaten da eta urte barrixaz batea hilan 13an hasiko diz ostabe elkartzen astelehenero Alamedan.

Jo ta ke, lortu arte!!! Pentsiñoi duinen alde!!!