
Ekainak 17 (zapatu) txalopa barrixan uretaratzi Astillerun
Zapatu eguerdiko 12xetan Astilleruko arlanpan itsasoratuko dabe, lenako teknikak erabiliaz eindako txalopi.

Ekainak 17 (zapatu) Antzerkixe Frontoin, ‘Francoren bilobari gutuna’
Euskal Herrixan tzir bueltaka ibili dan antzerkixak atzanengoko emanaldixe ONDARRUn emongo dau. Ondarruko frontoin gabeko 22:30etan. Eguraldi txarra egingo baleu antzerkixe Bide Onera zinin ixango da. Sarrerak aurrez eskuratzeko aukeri eongo da Ondarroako turismo bulegun eta zazpi euroko kostu eukiko dau.

.
Telefono Mugikor zarran bilketi
Armaxun gordeta dakazun mobil zarra ata eta ALAI, MAMU, JAI BRAIAN (tabernetan) edo ZUBI-ZAHAR HERRI IKASTOLA erungo bazenduke, Afrika aldeko herrittarran egoera latzai argitasun apur bat emongo zentzake.

Ekainak 23 (San Juan bexperan), gaberdixan AKELARRI Artelan Elkartin eskutik
Badator SanJun bixpera gaba (10 egun baño ezti geatzen), urteko gaurik majikuena, 30. Akelarri ixango da aurtengu eta gañea baixaku! Zenbat eta jente gehixa anima eta parte hartu, hobeto. Danon eskutan da holako egun bateko jai txikixak bixi-bixik manteniuti. Danok zaze inbitata.

GAZTE EGUNE antolatzen hastea guz!
Datorren baixakun (ekainak16),18:30 etan GAZTETXIN eingo da lehenengoko antolakuntzako bileri. Herriko gazte guztiai etxetze deixe batzar horretan parte hartzea, ideak bota, ardurak hartu eta danon artin GAZTE EGUNE antolatzeko.

Konta dozkuenez ixez eta ixez lehenin ixe 200 launek hartu ben parte biharrak etxen, eta ezileikela imagina 30 launen artin ero 200 launen artin biharra etxin aldi!
“Lehen txarto ez gendun pasaten biharrin eta antolatzen, baine azkan urtitan jentin erantzune eta prestutasune ikusitxe askoz pozaua eta umore gexaz hartzen douz ardurak, batxe be lantalditako batzarretan jente ezberdiñe ezautzeko aukeri dakau eta gaztetxiai bixitxasune emotetzau” Gazte eguneko antolatzailitako batek diñozkune.
Eta ezdakiau ixezko Gazte egunan nostalgixa puntu emoteko ero ze helburoaz argitaratu daben bideo hau, baine sinistu jaxetako goguk gorputzin sartzeko lakoxe bideu dala! Merezi dau ikustik!:
Aurreko urtitako gazte egun batzun argazkixak:






Ia aurten beteranuk, BETERANUN LANTALDI osatzea animaten dizen … 😉
Bizikletan, Mendiz mendi eta aurten Igaxan be bai. Prest danok DINAMARTXAKO?
Uztailak 1in ospatuko da aurten Zapato URDIÑE eta honeaz batea DINAMARTXI. Aurtengo barriztasune uretan eukiko dou. Bizikletan eta mendiz mendi ixan badiz onarte erronkak, aurten igaxan be etorriko dizelako DINAMARTXAkuk. Probetan parte artzeko ixenak emon birdi Ekainak 26, 27 eta 28xan Plaza Musikan. Antolatzallin esanetan hiru probak gogorrak dizela gogoratzen dosku eta entrenata juti gomendatzen dosku. Laguntzalle biarra be badaukela ta esku bat bota nahi ixan ezkeo eskertuko leukela. Azpiko kartelin dakazuez bete birdizen baldintzak jun nahi ezkeo.

IBON IPARRAn aldeko manifestaziñoi Bilbon!
Ondarrutarrok bilbon ERABAKITXEKO PREST gazela esaten!
Atzo bilbon milaka launeaz batea eon giñan galdera ikur bat irudikatzen, gure ETORKIZUNE erabaki nahi douela esateko!
Eta honek argazkixak Mirenek Herrialde Katalanetatik bixalduzkuz, gaur Bartzelonan, urrixan 1in eingo dan erreferenduman alde einddan ekitaldiko prestakuntzak etxen!: BI HERRI, HELBURU BAKARRA!!!
(Bideu) BURRUNBADI, IBONEN ASKATASUNE ESKATZEKO!
Baixako gabaz 23:00 puntun, Turrunaz eta bolanderakin batea hasi eta ixe 23:10 earte eon giñan Ibon eta gainontzeko preso gaixun ASKATASUNE eskatzen kazularak, potuk, adarrak, bolanderak, musika instrumentuk… joten. Ezgatxue entzun nahi, baine entzun gatxuen eta entzungo gatxue! IBON ETXEA!!!











