Ohiku dan latxeik Zapato urdiñin hitzordu dakau Kalekutzeko eskillaretan eguerdiko 13:30tan. Dan Danak ETXIN ikusi arte KALEA urtengo dou, Urdiñez, Gorriz, Zuriz…pankarta atzin eongo gaz.



Ta ez bakarrik gure burutan, paparrin be erungo zatxuau.

Ohiku dan latxeik Zapato urdiñin hitzordu dakau Kalekutzeko eskillaretan eguerdiko 13:30tan. Dan Danak ETXIN ikusi arte KALEA urtengo dou, Urdiñez, Gorriz, Zuriz…pankarta atzin eongo gaz.



Ta ez bakarrik gure burutan, paparrin be erungo zatxuau.

Hamen Zapatu Urdiñeko egitarau osu… aurten be RADIXUK eta iñok ixe ez ei dau prepara ta antolatu… URTERO BARDIN!
Ernaiko gaztik, plaza musikan aurten be ixebez…
Listo gero zapaturako! Aurten XX.ZAPATO AZULE (Urdiñe)! Urtero modun jenti hasitxe da motorrak berotzen! Dinamartxako apunta ei diz nahibeste lagun, hasi ga enteraten kamiseta azokan eongo dizen taldikin be, euskal herriko leko ezberdiñetatik autobusak antolatzen(lekatxarrak be bai)…! Ia lorentzo be jaire ainimaten gazkun!
Zapato azule on dala 20 urte sortu zan, BOLO BOLO aldizkaxan jai eta diru atateko egun morun. Hasiera baten EH.ko kamiseta azoki eta DINAMARTXI zin. Urtik aurrea jun ahala jaxe handitzen jun eta ikaragarrixe da azkan urtitan egunak hartu daben dimentsiñoi!
Askotan jai girun gabizela, ez ga konturatzen honen atzin dan bihar guztiaz eta euran borondatez biharrea animaten dizen guztikin! HERRITXIK SORTU DANA BAINO EZ EI DE HERRIXANA! BIBA ZUEK!




Ernaiko gaztik be hasi di txosni montaten!
Lehenengoko urtitako argazki batzuk!


Beti esan bir de Zapato azule jai politxe ixaten dala eta herritxar gexenok geure sentiuten douen eune dala, baine danon esku da holako jai erraldoi baten arduratsuk ixan, buruaz jokatu eta herrixe zaintzi be!
On dala pare bat aste Estefania Beltran de Herediak (Segurtasun sail buruk) Ertzantzik euskaradunon (haiñxuxen be lekatxarrai gerta bihir!) hizkuntza eskubidik zapaltzin ingurun emon ban erantzunak bazterrak nahasta zitxuzen. Hasi bertan Legebiltzarrin eta EHko txoko desbardineta aillauaz.
Arpeiko koloreik aldatu baik bota eta gustoa geatu zan…
Hamen dakazue Legebiltzarreko saiu.
Unai Urruzunok LOTSAGARRIXE zala esan eban argi eta ozen, eta kaleratu ixan zan Legebiltzar aretotik… Lotsagarrixe ete dan ba Unai!
Beatu bestelan Pikok Payoi ze esatetsan Unai Ituarriagan “komikixan”:

Legebiltzarreko sarrerako payuk (“Txapelgorrixak” Turruneruontzat), Arkauteko komisaxan 5 egunin “bueltaka” pasamontañasaz ibiltxen dizen payuk, trafikoa bakarrik dedikaten dizen payo sinpatikuk,… adibideik ez dou falta herrittarron hizkuntza eskubidik (eta beste eskubide asko ta asko) urratuk eta ukatuk dile jakitxeko.
Euskerin ingurun… Euskaltegixetako atik zabalik dakazue, beti egon dizen modun!

Txorradak esatiai laga Tiffany eta ze polezixa eredu bir douen hausnartu eta eztabaidatzeko sasoi be bada… Ze onarteko txapelgorrixak… Turrunekuok behintzat, ez douz maitte!
Egune eiñaz batea isei dabe herriko mastetan Ondarruko udaleko ikurre ta LGTBIn askatasune lotzen daben ikurre.


Etxelilako egoitza aurrin beste hau ipiñi dabe

Don’t worry…BE GAZTE! Hauxe ixango da aurtengo gazte eguneko lelu! Eta gazte egune antolatzen dabizenak honetxek mezu bixok bixaldu doskuez:
Gazte Euneko kamiseti aldabatea pentsa daigun!
Zeure marrazkixe nahizule kamisetan agertzi? Ba…
Baixaku baino arina ( Ek30) bixaldu zeure lana O.G.A.ko sare sozialeta edo gaztetxin laga. Eta gero botaketa bidez gazte guztik adostukou ze marrazki erungoraben aurtengo kamisetik!
TXARANTEU ARRISKUN!!!
📣📣Lagundu zabaltzen!📣📣
GAZTE EGUNEKO TXARANGI ARRISKUN‼️
Haxezko instumenton bat jotenbazu ero txarangan parte hartzeko prest bazaz ETORRI!!! Ero idatzi ogaondarru@gmail.com ea!
IMAGINA ZEINKE TXARANTEO BAIKO GAZTE EUNIK? Guk EZ!!!🎺🎺
AURREA GAZTE EGUNE!


Atzo goxin eta gaur goxin aia diz bi hilez Ondarrun udi pasako daben ume sahararrak. Yaalah elkartik eta udalak ongi etorri ekitaldi xume bat antolatu dotse gaur euerdixan alde zaharrin!
Tindufeko (argelia) saharar kanpamentutan daz 42 urtin Marokok eta Españik adostutako montaje geopolitiko eta inperialistin ondorixoz egoera oso gogorretan. Nahikure! Sahara askatu!
Ongi etorrixaz gain, yaalah elkartekuk aurrea beire dakarrezen erronkak eta zeregiñak azaldu dotxuez… “oporrak bakean” kanpañi, karabanako janari bilketi, sentsibilizaziñoi kanpañak, herrixan garatutako proiektuaz argeliko kanpamentuta herritxarran biaji… Ontxe hasi barri egon arren inddarraz eta gouaz ikusten di!
Turrune be YAALAH!!!
Egun guztin zihir,Ondarruko preso eta iheslaxan aldeko futbito txapelketan ibili ga frontoin!
Goxeko beatzixetan hasi diz partiduk eta hasieran eurixaz jente gitxitxu egon arren, orduk pasa ahala frontoi beteta eon da… futboleruk eta futboleruk ez gazenok be, etxin falta gazkuzenai elkartasune adierazten egon ga! Bertan montata euan txosnan, bazkaltzeko eta egarrixe kentzeko aukeri be euki dou!
Finalea aia dizen ekipuk:

Eta txapelketi irabazi dabenak:
Hauxe ixan da irabazliai sari modun emon dotzen kamisetako diseñu.
Ia datorren urtin futbito txapelketi ez dazenakin batea danok ospatzen douen! DANAK ETXEA!