Lotsagarrixa ezin! Edo bai…?!

On dala pare bat aste Estefania Beltran de Herediak (Segurtasun sail buruk) Ertzantzik euskaradunon (haiñxuxen  be lekatxarrai gerta bihir!) hizkuntza eskubidik zapaltzin ingurun emon ban erantzunak bazterrak nahasta zitxuzen. Hasi bertan Legebiltzarrin eta EHko txoko desbardineta aillauaz.

Arpeiko koloreik aldatu baik bota eta gustoa geatu zan…

Hamen dakazue  Legebiltzarreko saiu.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/bideoak/osoa/4907831/bideoa-eh-bilduko-unai-urruzuno-legebiltzarretik-kanporatu-dute/

Unai Urruzunok LOTSAGARRIXE zala esan eban argi eta ozen, eta kaleratu ixan zan Legebiltzar aretotik… Lotsagarrixe ete dan ba Unai!

Beatu bestelan Pikok Payoi ze esatetsan Unai Ituarriagan “komikixan”:

WhatsApp Image 2017-06-28 at 15.43.03

Legebiltzarreko sarrerako payuk (“Txapelgorrixak” Turruneruontzat), Arkauteko komisaxan 5 egunin “bueltaka” pasamontañasaz ibiltxen dizen payuk, trafikoa bakarrik dedikaten dizen payo sinpatikuk,… adibideik ez dou falta herrittarron hizkuntza eskubidik (eta beste eskubide asko ta asko) urratuk eta ukatuk dile jakitxeko.

Euskerin ingurun… Euskaltegixetako atik zabalik dakazue, beti egon dizen modun!

whatsapp-image-2017-06-28-at-15-57-31.jpeg

Txorradak esatiai laga Tiffany eta ze polezixa eredu bir douen hausnartu eta eztabaidatzeko sasoi be bada… Ze onarteko txapelgorrixak… Turrunekuok behintzat, ez douz maitte!

 

Iruzkin bat utzi

Politiki atalean

Erantzunak itxita daude.