Motxiladun umik

MOTXILI daruen umik gure ingurun ibili diz asteburu honetan. Onezkeo batek baño gexauak galdetuzue zeintzuk dizen ume honek. Astebururo euran gurasoren bat (edo AMA edo ATXE) bixitxa juteko hartzen dabe motxili ume hauek, eta ONDARRUn be badakauz adibidik. Motxiladun umin ekubidin alde “Motxilak gora” kanti ein dau SAREk eta honen bideoklipe grabaten eon zin Saturraneko hondartzan eta zelan ez, umik ixan diz protagonistak.

1

2

ANTIGUAKO AMA trainerun denborada amaiera zoragarrixe

Gaur jokatu de TKE ligako azkan estropadi Portugaleten eta 6 .geatu diz sailkapenin, orokorrin beraz 8.postu lortu dabe. Urtebete arrauneko maila gorenin egon ondoren, hortxe egoteko taldi dala demostra dabe gure arraunlaxak. Horretaz gain, patroi onenan sailkapenin IÑIGO LARRINAGA Antiguako Amako patroi bigarren lekun geatu de.

1

Batxe be Zoixondu birdouz Urdaibai traineruko arraunlaxak (TKEeko txapeldunak) eta bereziki bertako bi partaide Ondarrutar : ALAIN KOLUNGA eta MIKEL AZKARATE. Amaitzeko aipamen berezi bat nahitzau ein, https://ondarroakokl.wordpress.com/ (web orrixai) estropadaz estropada ein daben jarraipenai esker ANTIGUAKO AMAn barrixak jakin ahal ixan douelako.

 

BILBOn egon gaz DEMOKRAZIXE eskatzen KATALUNYAko herrittarrantzako

Hau ezta iñun gertaten, KALEA urten biarra euki dou KATALANAK bozkatu ahal ixateko eskatzen. Herrixan autobuse ata, Bizkai busin eta kotxe parikularretan junga Ondarrutarrok Bilboa. Hamen bertatik bixalduzkun irudixak.

15

14

2

1

11

4

7

8

Gure herriko alkati be handik ikusi dou

19

21

Pikoluk zoratute dabizen bittartin papeletan bille Katalan imprentetan, Bilbon eskuz esku ibili diz boto paperak.

Eta herriko artisten batek be beran aportaziñoi eindau Arrigorriko hondartzan

16

 

EGITARAU MARABILLOSU!

Atzo MARABILLATXUaz emon gakon hasieri Aitzol Aramaio Zinegile Ondarrutarran omenez laugarrenin eingo dan MARABILLI festibalai!

Kontzertuk,irratsaiuk,proiekziñoik,kalejirak,erakusketak, dantzak… eta beste pilobat kultur ekimen batukotxuz aurtengo egitarauk be! Aukera oso ona beste behin be herrixan bertan holako festibal eukitxe kulturiaz gozatzeko!

Natxe aurretik ekimenak eon marabilli Urrixan 5etik 8re ixango da!

Hamen egitarau, egitarau marabillosu!

 

MARABILLAKO ABESTIXE:

LAU MUSO AITZOL!

Kantik diñon morun…BIXITXI MARABILLI RE!!!

Ondarru eta ondarrutarrak “Sitio Distinto” dokumentalin!

Domekan “Sitio Distinto” dokumentala estrenako da, Bilboko Kafe Antzokixan.

Davide Cabaleirok zuzendu dau hau dokumentalau, eta bertan agertzen da Euskal Herrixak eta Galizik euki daben relazinoi historiku: migrazinoik, musika taldik, elkartasune… Dokumentalan helburu topikuk apurtzi de, Galiziai buruz dakauen irudixe aldatzi. 

Davide Cabaleiro ezaune da Ondarrun, Zubi Harresixai buruzko dokumentala graba balako on dala urte batzuk.

Eta, zelan ez, “Sitio distinto” dokumentalin be Ondarru eta ondarrutarrak agertzen diz. Galizitxik etorritxako ondarrutarrak eta euran seme-alabak eta lobak, hain zuzen be.

Laster eongora aukeri dokumentala Ondarrun ikusteko.

Hamen dakazue trailerra: