Gaur ehunke laun batu ga Ondarruko kalitan Ibon Iparran egoera terminalan aurrin estaduk eta agintarixak dakarren bengantza politiku gelditzeko eta Ibonen berehalako askatasune eskatzeko!
Leku ezberdinetako jenti be ikusi dou herriko kalitan, eta udala ordezkatzen daben alderdi bixak (Eh Bildu eta EAJ) plenun ahobatez onartu ben gaurko mobilizaziñoin parte hartzi eta pankarta burun atzetik jun di.

Amaieran, plaza musikan batu ga eta Iparra Galdu Baik eta senidik Ibonei buruz dakarren albiste gitxixak emotxuez. Gaur manifan eon ezin ixan dan herritxar baten hitzan grabaziñoi bat be ipini dabe, benetan Ibon zelaku dan ondo baino hobeto definiuten!
Gotzonek, Ibonen anaxik, esan dau “iñoix baino beharrezkua da Ibonentzat eta gutzat beran etxeratzin aldeko borroka honetan onarte modun tinko manteniuti”
IBON ETA DANAK BIXIK ETXEA!




































Prentsaurreko baten azaldu daben latxeik, IBONen bixitxi hari batetik zintzilik dala argitxu dabe elkarte desberdiñetako arduradunak, agerraldi baten Bilbon. Berba gogorrak ibili dabe IBONen osasune dala ta berba ein dabenak, “Ibonen bixitxi edozein momentun amatxu daitekeela”, “egoera oso kezkagarrixe” edota “gero alperrik ixango diz kondenak, malkuk eta kontu guztik”. Iparra galdu baik plataformako kidin gain Sareko ordezkaxak egon diz Bilboko prentsaurrekun eta hurrengo egunotako mobilizaziñoitxako deixe ein dabe. Gaur [urrixak 18] esaterako, Kalera Kalera dinamikik deitxute 19:00etan Hego Euskal Herriko eskualdeetako epaitegi aurritan batuko diz IBONen egoeri salatzeko. Domekan [urriak 22] 13:00tan Alamedatik urtengo da manifestaziñoi; Ibon etxea! Bixik! lelopin. Azarun 11an larriki gaxo dazen presun etxeratzi eskatzeko giza kati eingo da Basauriko kartzelatik urtenda. Amaitzeko, hainbat euskal presok gaur baraualdixe engo dabe IBONen egoeri salatzeko, esaterako, Sevilla II espetxin dazenak.

