“Saiñazio Mendi azpixan” plataformik deitxute ,Atzo (uztailak1) goxeko 11 etan batu zin San Ignazioko 42-B atari aurrin bertako bixilagunak eta herritxarrak!
Udan ondo sartute ga daneako, eta gexenok etxen dou eskapadan bat herritxik kanpoa, lanaz, klasikin, herrixaz…bixkat deskonektateko! Batzuk eskapada handixauak eta bestik txikixauak… baine guzen tokire guzela beti laga ixan dou ondarrutarran marki bertan!
Uda honetan be turrunea munduko txoko ezberdinetatik zeuen argazkixak eta bixipenak bixaltzeko aukeri egongo da “ondarrutarrak mundun” atalin sartzeko!
Anima ta bixaldu argazkixak zeure aldarrikapenaz!
Hau argazkixe Jabik bixalduzku Herrialde Katalanetatik Siurana,Tarragonan
Reus en ANCk eiddaben ekitaldixan be egon di!
Beste argazki honek, Josebak Freiburg, Alemanitxik bixaldu doskuz!
Estrasburgoko Europako giza eskubidin auzitegire bixaldutako helegitin zihurtagirixak aiaten hasi diz, tartin Ondarruko Txokune!
Ondarruko Txoku urtitan zir ezkertiar eta abertzalion topaleku eta biharreako tokixe ixan da, batxe ospakizun eta jaxak etxeko leku be! Geure izerdi eta biharraz lortutako lokala!
Txoku eta Euskal Herriko beste 107 herriko taberna dekomisateko aginddu emonda dauke Espainiko Auzitegi nazionalak, montaje politiko baten ondorixoz! Guk argi dakau geuri dana gogor defendiuko douela! TXOKU LIBRE! HERRIKO TABERNAK LIBRE! UXOLA ELKARTI LIBRE!
Herriko jarrilekuk holantxeik agertu diz gaur. Herritxar batzun iniziatibiaz eta udalak lagundute pintxa dotxuez!
Leko ezberdiñetan hasi zin agertzen holako pintxaketak (Pais Valencian, Herrialde Katalanetan, Asturias…) eta ONDARRU gitxia ez danez…! Oso iniziatiba politxe iruditzen gasku normaltasunea bidin, natxe gaur egungo sistema heteropatriarkalin pauso oso handixak dakauzen emoteko ondio!
LESBIANA, GAY, BISEXUAL, TRANS, HETERO,…ETA GEUK NAHI DOUEN GUZTI! ASKE IXAN ETA ASKE BIXI!!!
Uztailak 13 eta 19 an 17:30 etatik aurrea, Andra Mari jaxai beire herritxar guztiai zabalik dan eraso sexistan prebentziñoirako lanketi abiatuko da ANIMA TA PARTE HARTU!
Aurretik ixena emon bir de: etxelila@ondarroakoudala.net –ea idatzitxeero 946 13 40 08 zenbakiredeitxute
Gaur danontzako da eun baltza! Atzo parrandan ibili eta ajeik ezin pasata dabizenantzako, gaur txosni desmonta birdabenantzako, kalik garbitxu dabenantzako… baine gu atzoko irudixakin geatzen ga! Urtero morun kriston jendetzi eta kriston giru, natxe hasieran eurixaz bixkat ateso ibili giñan! Baineee…Axera Lekatxarra Ondarrun! 😉
Xabi solano eta DZ zapato azuleko kanti kantaten plaza musikan!
Ta hau Lekatxarrantzako…
Ernaiko gaztik hauxe kartela ein dabe RADIXUAI, herrixai eta biharrin ero esko bat botateko prest egon zan jente guztiai eskerrak emoten! Kontun euki bihir de beti hau jaxe antolatzeko eta danok ondo pasateko beste batzuk hillik aurretik hasitxe eta bertan eunin be ez dizela paraten borondatezko biharrak etxen! Eskarixak ein, baimenak eskatu, batzarrak ein, antolatu, infraestrukturi, kontuk, turnuk , montaje-desmontaji…
Gaztik txosna desmontajin atzanak emoten…
RADIXUkuk be goxe guztin jo ta ke ibili zin zuzeneko emisiñoi etxen…
Alde zaharreko txosnan be para baik ibili zin biharrin:
Ekipuk esan doskunez…”Eta hau domeka baltzin biharrak amatxute barrez ,barrez, andramaxan zain.”
Danak etxea ekarri arte , ein daigun bidi!
.
Baine zoritxarrez urtero modun, atzoko egunak irudi honek laga dosku gaur goxin… eta ez bereiztute eta ondo banatutako zamarra…ixe dana errefusa! Hau de, seguruena hamen behiko argazkixetan agertzen dizen gure zamarrak Bizkaiko zabortegiren baten millaka urteako enterrata edo erraustegiren baten amatxuko dabe! Guazen jaxetan be arduratsuk ixatea! Antolatzailik eta instituziñoik baliabidik ipini arren geure arduri de beste guzti!
Zapatu urdiñeko albistik eta ekimenak zuzenin sartzen jungo ga! Horretako zeuen laguntzi be beharrezku de bixaldu argazkixak : otzara@hotmail.com ea eta zuzenin altzakouz!
10:00
Kamiseta azoki prest!
-10:27
Gaztik eta ikastolakuk txosna montajiai atzanak emoten
Paetetako argazki horixetan, pankartetan, paparrin… beti geuaz! Matxe zaittuau! Muso bana ondarrutik zazen tokixeta!
-14:06
Dinamartxin zain!
–14:16
Aia da DINAMARTXI herrire!!!
-14:41
ALAI tabernako balkoitxik bertsotan!
Eta gaurko omenduk… HERRIKO ROCKANROLERUK
-14:49:
Hauxe itxuri dauke alde zaharrak momentu honetan!
GORA NEKANE!
–15:02
Kamisetaazokako euskal herriko onenan sarixe: HERNANIko “aiko maiko” eta ONDARRUko onena” Radixu irratia!
-18:17
Trikitixa trikitixa… hasi diz alde zaharrin jokuk…
-19:12
Irai dabe txosnak ERNAIko gaztik eta ZUBI-ZHAR herri Ikastolakuk…
-19:30
Elektrotxarangi be herrixe astintzen!
-20:40
Gaztik elkartasun keinu bixaldutzen “Euskal Herria Zuzenean” Iparraldin urtero etxen dan festibalai, aurten eueldi eskasatxik bertan behera geatu de eta…
Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!