GAUR DOMEKA BALTZA, BAL BAL BALTZA!

Gaur danontzako da eun baltza! Atzo parrandan ibili eta ajeik ezin pasata dabizenantzako, gaur txosni desmonta birdabenantzako, kalik garbitxu dabenantzako… baine gu atzoko irudixakin geatzen ga! Urtero morun kriston jendetzi eta kriston giru, natxe hasieran eurixaz bixkat ateso ibili giñan! Baineee…Axera Lekatxarra Ondarrun! 😉

Xabi solano eta DZ zapato azuleko kanti kantaten plaza musikan!

Ta hau Lekatxarrantzako…

Ernaiko gaztik hauxe kartela ein dabe RADIXUAI, herrixai eta biharrin ero esko bat botateko prest egon zan jente guztiai eskerrak emoten! Kontun euki bihir de beti hau jaxe antolatzeko eta danok ondo pasateko beste batzuk hillik aurretik hasitxe eta bertan eunin be ez dizela paraten borondatezko biharrak etxen! Eskarixak ein, baimenak eskatu, batzarrak ein, antolatu, infraestrukturi, kontuk, turnuk , montaje-desmontaji…

Gaztik txosna desmontajin atzanak emoten…

RADIXUkuk be goxe guztin jo ta ke ibili zin zuzeneko emisiñoi etxen…

Alde zaharreko txosnan be para baik ibili zin biharrin:

Ekipuk esan doskunez…”Eta hau domeka baltzin biharrak amatxute barrez ,barrez, andramaxan zain.”

Danak etxea ekarri arte , ein daigun bidi!

.

Baine zoritxarrez urtero modun, atzoko egunak irudi honek laga dosku gaur goxin… eta ez bereiztute eta ondo banatutako zamarra…ixe dana errefusa! Hau de, seguruena hamen behiko argazkixetan agertzen dizen gure zamarrak Bizkaiko zabortegiren baten millaka urteako enterrata edo erraustegiren baten amatxuko dabe! Guazen jaxetan be arduratsuk ixatea! Antolatzailik eta instituziñoik baliabidik ipini arren geure arduri de beste guzti! 

Iruzkin bat utzi

Jaxak atalean

Erantzunak itxita daude.