Uztaille aurrea du eta oporreta urten douenok leku dezberdiñak ezautzen gabiz. Sasoi baten esatezkun Euskaldunok mundu ezautzea urten bigendule eta horrek gure Abertzaletasune albo baten lagaten erakutsiko lezkule. Guk, guztiz kontraku sentiuten dou kanpoa urteten douenin, juten gazen tokixetan EUSKALDUNAK gazela aldarrikatzen dou.
Hamen erakustetzuau HUELVA aldetik bixalduskuzen argazkixak, adibidez. DOÑANAko parke naturala erre zan on dala gitxi eta holaik geatu de.
Bañe bertako hondartzetan be ibili gaz
Edo ASTURIASko (LLANES) hondartzetatik
KATALUNYA aldetik beste hau bixaldusku. Gaur gabaz HERRIALDE KATALANETAN herrixetako paetak holatxeik agertu dizela esasku bertatik.
Gaur egongo da lehenengoko ekimena gaztetxin”koloreztatu udi” dinamikin barrun: gabaz,22:30 etan gaztetxe kanpun GARTXOT pelikuli.
Udantzir “Koloreztatu udi” lelo morun ibilitxe hainbat ekimen antolatuko dotxuez gazte asanbladako kidik. Ekimenak puntualak ixango diz eta kartel bidez zabalduko dabe.
Batzuk oporreta, beste batzuk egun pasa, opor luzik,motzak…udi eskapadak etxeko sasoi ixaten da. Zoritxarrez batzuk urte guztin latxeik, beste batzuk oporretan gazen bitxartin hainbeste kilometro ein bihir ixatetxuez…eta ez eurak nahi dabelako… euran, senidik eta lagunak ikusteko espetxe politikin erruz baino!
Hau argazkixe Clairvaux eko espetxetik bixaldu doskue, bertan Aitzol Etxaburu herrikidi da bahitxute!
Argi dakau baine ehunke ero milaka kilometro ixanda be sekule ezatxuauena bakarrik laako! MATXE ZATXUAU!
Hauxe bixalduzku uztailak12-13 egunak Donostin pasa daben Gazte Asanbladako kidik:
Ondarruko Gazte Asanbladako hainbat kide arañun donostin zihir ibiligiñan, ixan be, bat eingendun Gazteak Kalean plataforma antierrepresibuk antolatutako ekimenakin.
Azken urtiotan Tolosaldin, gizarte kapitalistiai aurre ein eta okupaziñoi bidelagun hartuz gaztin ametsak gauzatzeko balixo ixango daben gaztetxin aldeko apostu irmu einndaben gazte mugimendu errebelde eta iraultzaile bat sortu de. Ta tamalez histoixik erakutsizkun morun, estatuk beran boteri gordete aldea errepresiñoi ibilidau gizarti ahalik eta menperatuen mantentzeko, beti be, burgesixin onurako.
Hortik dator, Tolosako gaztik gazte mugimendu potenti sortzearren jasan daben errepresiñoi, zehazki esanda, montaje poliziala. Hau de, eztou inundik inoa kasualidadetzat joten gazte mugimenduko 3 militantei 8 urte eta 50.000€ arteko isun ekonomikuk eskatzi Tolosan emondako liskar baten aitzakipin. Hau guzti kontun hartute, OGAko kidik geure elkartasun guzti erakutsi gentzan auziperatuai.
Donostin hainbat ekimenetan parte hartu gendun , manifan, kanpaldixan, sistema kapitalistin inguruko eztabaidetan, etab.Tolosako gaztik atzo eukiben epaiketi eta akusaziñoi partikularra, fiskala eta akusatun defentsi akordixure aia zin epaiketi bertan behera lagaz eta gaztiai sei hilabeteko espetxe zigorra ipiniaz(ezti espetxea junbiko). Horrez gain, 37.000 euroko indemnizaziñoi ordaindu biko dabe hiru gaztik batea.
Gehixa jakin nahi ixan ezkeo hamen lagatetzuau Gazteak Kalean plataformik einddako dokumentala:
20 urte handi pasa diz Abialdian, Askatasunan ibilaldixe einzanetik. Euskal Herri osu zeharkatu ban martxik, tartin Ondarru be bai… Oiun popi ipintxen gasku lehengo irudixak ikusitxe, dokumentalak diñonez Ondarrun 10.000 launetik gora batu zin…
Hamen lagaten dotsuau ibilbidi Ondarrutik pasa zaneko argazkixak eta beste herri batzutan ibilizin herritxarran argazkixak:
Eskerrik asko Ane Miren argazkixak atxik! 😉
eta hau Egin ek 1997an einddako dokumentala(26.minututik aurrea ikusi leikez ondarruko irudixak):
Lehengu gogun, helburuk eta printzipixuk ipar, etorkizune eraikitxea gogor eta aurrea beti!
Aurten Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko KALERA MARTXI eingo da! Gernikatik urten eta Lakuntza (Sakana) aiako da martxi, bertan 20.HATORTXU ROCK festibalai hasieri emongoako… Ondarrure uztailan 22 an sartuko da martxi lekatxo aldetik! hainbat ekimen eukikouz herrixan…tartin jairako tarti hartu eta TAJON PRIETOn kontzertu!
Badatoz 2017ko andramaxak eta seguru aurten be egitarau ederra prepara dabena jai batzordik! Gaur egon da egitarau osu zehaztu eta ixteko batzarra… Intrigiaz geatuko ga ondio jaxan egitarau zein ixango dan jakitxeko!
Seguru ga aurtengo jaxak be parekidetasun, errespetu eta aniztasunea behirakuk ixango dizela, natxe hori danon esku dan udala eta antolatzailik andik aparte!. Eta zelan ez partehartzailik eta herritxik herrixantzako einddakuk! Beti be faltaten dizenak gogun hartute eta aldarrikapenik falta baik! JAXAK BAI BURRUKI BE BAI!
Hauxe ixango da aurtengo kartela eta egitaraun portadi! Ez dauke itxura eskasik, ez hoixe!!
Egili: Irati Aiartzaguena Otxoantesana
Gu, Turruneruok prest gaz jaxetako, baine akorda turrune danok gazela eta danon aportaziñoik dizela beharrezkuk! Jaxetan ero beste edonoiz Turruneako egokixe ixan leiken mateixal guzti (argazkixak,deialdixak,iritzixak) ongi etorrixak ixango di! Bixaldu mateixalaotzara@hotmail.com helbide elektronikure!
Uztailak 15,zapatun egun guztiko jaxe egongo da “Fibrosi kistiku” gaixotasune dakarren umin familixai laguntzeko!
Goxin hasi eta iluntzearte, kalejiri, entzierro mekaniku, dantzaxak, dj Elepunto, mateixal salmenti, tonboli, sardiña jana, txosni,Irrien lagunak… eukiko douz herrixan beraz anima eta parte hartu ekimenetan! Aukera zabala da ta!
Hamen fibrosi kistiku dakarren ume Ondarrutar baten bixipenak eta eguneroko tratamendu bideo baten azaldute: