Bitxore Laka Guenagaren omenezko muralaren aurkezpen ekitaldixe baixakun Irailak 29xan

2016-2017 ikasturtin tzir Jabekuntza Eskolin barrun burututako “Sorkuntza Artistikorako Tailerra”-ren baitan egindako lanan emaitze aurkeztuko da baixakun, hilak 29, arratsaldeko 19:00etan. Sorkuntza artistikun emakumin presentzixe bermatu, eta arti barauen errebindikaziñoi eta autonomiarako tresna bilakatzi bilatzen ban ikastaruk. Bertan, parte-hartzailik baldosa hidraulikuk ein eta diseinatu dituzte Ondarroako Emakume artista bat omenduko daben mural bat osatzeko. Omenduko duten emakumi Bittore Laka ixango da.

Mezu honekin, baixakun bertaratzea gonbidatzen zatxuau.

                                     Bitxoren omenezko muralan aurkezpena

Egutegixe: Irailak 29, baixaku        Ordutegixe: 19:00etan        Leku: Kantoipen

 

 

Gaur, irailak 27 GUDARI EGUNE!

Gaur, Euskal Herrixan askatasunan bidin bixitxi galdu daben emakume ta gixonak oroitzeko egune da! 

1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea.

Gudari egune dala eta biharrea gixuzela holantxeik topa dou herrixe:

Atsaldeako be herri guztitxan morun deialdixe da eindde Ondarrun be:

Azkan urtitan gaurko egune estatuko erahilketan ingurun egixe, erekonozimentu eta justizixi eskatzeko be ibili ixan da… eta ez eskatzeko bakarrik, herrixai benetako errelatu eta batzuai betirako ahaztu gakoezen biktiman ingurun egixe kontateko. Horren adibide hau 2014ko argazkixe, ixelako errekonozimendu ofizialik ezdakarrezen herritxarran errelatuk:

19:30 etan ondarrun einddan ekitaldiko argazkixak:


BAIMENIK EZ ASKE IXATEKO!!!

Ernaiko gaztik Kataluñako prosezu independentistiai babesa adierazteko eta Euskal Herrixan be ASKIK nahi douela ixan aldarrikatzeko “Baimenik ez aske izateko” lemiaz kanpañi hasi eben! Ondarrun be igarri de kanpañi… horren adibide pasan astin agertu zin muralak eta esteladak zebrabiditan.

Hau kanpañi dala eta eguenin (irailak28an) manifestaziñoik eongo di hegoaldeko hiriburutan. Gu bilboa jungoaz eta horretako kedadi ipini de 10:10eko Bizkaibuse hartzeko Mesonanako geltokixan!


Iluntzin, 19:30etatik aurrea boto paperak banatu eta alde zaharrin egongo dan HAUTESONTZIXAN sinbolikoki bozkatzeko aukeri eongo da!

Gaztiok argi dakau ASKE ixateko iñon baimenik ez douela bir! EUSKAL HERRIXAK INDEPENDENTZIXI!

Eta hau gaur Institutuko Ikasle Abertzalik ata daben argazkixe, egueneako ikasliai deialdixe etxen!

ASIER BADIOLA LASARTEn egune da gaur, ZOIXONAK LAGUN!!!

Gaur ASIERen egune da, 37 urte beteten dotxu eta TURRUNEtik belarritxik nahi dotzau tengada handi bat ein. Asko botaten zatxuau faltan INDI gure ingurun, zure irribarrik, bixitxeko gogu, parrandetan be lelengoko lerrun, irakasle fiñe, lagunan lagun.

Zeuek be Zoixondu nahi badozue ein, hamen dakazue beran “residentzixin” helbidi:

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

INDIXUn egune 2017xan

“CUIDADORES” dokumentala,Urriak 4an 19:00 etan kofrai zaharrin!

Alzehimerran nazioarteko egune pasata, “Alzeimer ondarru” taldetik hauxe mezuau aia gazku:

  Oraingo honetan Urriaren 4an kofrai zaharreko aretoan emango den “CUIDADORES” dokumentala ikustera gonbidatzen zaituztegu. Dokumental hau Alzheimer gaixodun zaintzaile errealekin grabatua da, bertan beraien eguneko bizipenak kontatzen dituzte.

AFAGIko presidenti dan Koldo Aulestia egongo da moderatzaile!

BITXORE LAKA GUENAGAn omenez einddako murala!

Bitxore Laka Guenaga Ondarrutar artistiai Etxelilako sormen tailerrin parte hartu daben emakumik mural elegante bat ein dotse.

Denporan euan murala dan tokiko pareta barriztute eta handitxute, eta kurioso askorek galdetzen gendun zer dala ta holanik paeta… ba gaur peatxuez baldosak berak Bitxorek sortutako erraldoin irudixe osatzen.

2014ko ekainak 8an Ondarruk pertsona handi bat galdu ban, Bitxore Laka. Elorrixon jakin gendun herixotzin barri, geure herrixan etorkizune erabakitxin aldeko gizakatin, eta bertan euazen ondarrutar guztik txalo zaparrada bateaz jaso zitxuezen Bitxorek einddako erraldoik, benetan hunkigarrixe.

Gauza asko esan leikez Bitxorei buruz. Urtitan egon zan Kataluniako auzo pobritan biharrin, bertako biharginai laguntzen talde erlijioso bateaz. Frankismoko urte gogorrak zin, eta emigrante asko biximodo hobe baten bile jun zin Kataluniako hirixeta biharrea, baldintza oso gogorretan. Bitxore hantxe egon zan.

wp-image-1514550453

Gero Ondarrure etorri zan, eta elixa ofizialetik aldentzen jun zan, herrixan sortzen euazen mobimiento alternatibutan parte hartzeko. Behian dakazuen argazkixe, adibidez, 1972xan mendixan einddako ezkontza bateku de. Gitarriaz agertzen da.

Arte sorkuntzi ixan da beran pasinoi. Beran erraldoik Euskal Herri guztiko jai eta manifestazinoitxan ikusi douz, urti jun eta urti etorri. Ondarrutarroi laga doskuz geure ixakerin parte bihurtu dizen jai eta pertsonajik: San Junetako akelarri, Akuli, Lantzoi… Ehunke ondarrutarrei arti sortzen be erakutsi dotsa beran Artelanen

Bitxore, eskerrik asko eizun bihar guztiatxik! Ez zatxuau sekule ahaztuko.

Muralak diñon latxeik… ARTEZ BIXI, KOLOREZ BETE!

SAN JERONIMO jaxak 2017

Irailak 30 eta urrixan 1in ospatuko diz San Jeronimoko jaxak. Ekintzaz beteta dator aurten be eta ez diz faltako herri kirolak, umintzako jolasak, erromexi…ta urteroko ohitxuriaz amaitzeko ia aurten euririk ez daben etxen. Etorri ondo pasatea!!

San jeronimo jaxak 2017

Hamen datoz Sardiñak

Egun bat geatzen danin udazkenin sartzeko agertu diz lelengoko sardiñak Ondarruko portun. Santoñako txalupa batek Siempre Landerak ekarri dau 700 kaja eta erosli Mercadona supermerkau ixan da. Arrantzalik atunan kosteran badabiz be, estima handixe dauken arrain honen zain egoten diz sasoi hontan. Hamen gaurko irudi batzuk.

8

7

6