BITXORE LAKA GUENAGAn omenez einddako murala!

Bitxore Laka Guenaga Ondarrutar artistiai Etxelilako sormen tailerrin parte hartu daben emakumik mural elegante bat ein dotse.

Denporan euan murala dan tokiko pareta barriztute eta handitxute, eta kurioso askorek galdetzen gendun zer dala ta holanik paeta… ba gaur peatxuez baldosak berak Bitxorek sortutako erraldoin irudixe osatzen.

2014ko ekainak 8an Ondarruk pertsona handi bat galdu ban, Bitxore Laka. Elorrixon jakin gendun herixotzin barri, geure herrixan etorkizune erabakitxin aldeko gizakatin, eta bertan euazen ondarrutar guztik txalo zaparrada bateaz jaso zitxuezen Bitxorek einddako erraldoik, benetan hunkigarrixe.

Gauza asko esan leikez Bitxorei buruz. Urtitan egon zan Kataluniako auzo pobritan biharrin, bertako biharginai laguntzen talde erlijioso bateaz. Frankismoko urte gogorrak zin, eta emigrante asko biximodo hobe baten bile jun zin Kataluniako hirixeta biharrea, baldintza oso gogorretan. Bitxore hantxe egon zan.

wp-image-1514550453

Gero Ondarrure etorri zan, eta elixa ofizialetik aldentzen jun zan, herrixan sortzen euazen mobimiento alternatibutan parte hartzeko. Behian dakazuen argazkixe, adibidez, 1972xan mendixan einddako ezkontza bateku de. Gitarriaz agertzen da.

Arte sorkuntzi ixan da beran pasinoi. Beran erraldoik Euskal Herri guztiko jai eta manifestazinoitxan ikusi douz, urti jun eta urti etorri. Ondarrutarroi laga doskuz geure ixakerin parte bihurtu dizen jai eta pertsonajik: San Junetako akelarri, Akuli, Lantzoi… Ehunke ondarrutarrei arti sortzen be erakutsi dotsa beran Artelanen

Bitxore, eskerrik asko eizun bihar guztiatxik! Ez zatxuau sekule ahaztuko.

Muralak diñon latxeik… ARTEZ BIXI, KOLOREZ BETE!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.