
ADI! IBON OSPITXALEA ERUN DABE!
Hauxe mezu zabaldu dau Iparra Galdu Baik plataformik ontxe momentun, barri gexa jakin ahala informaziñoi eguneratzen jungo ga:
-22:28
Kaixo;
Ibon Iparragirreri buruzko azken berriak. Gaur, Ibon, Alcalá-Meco-ko espetxetik Madrilgo ospitale batera eraman dute. Iragan astean, Ibon eztulka hasi zen eta astebukaeran areagotu egin zaio.Hori dela eta espetxeko medikuak ospitalera bidali du gaur (harrigarria bada ere,astebukaeran medikurik ez da egoten). Gogoratu behar dugu Ibon maiatzean Gregorio Marañon ospitalera eraman zutela eztularekin eta neumonia diagnostikatu ziotela.
Ibonek, espetxean jarraitzen du eta bere baldintzapeko askatasuna Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea den Castro epailearen eskuetan dago.
Ibonen egoera delikatua da eta Iparra Galdu Baik plataformatik Ibonen berehalako askatasuna galdatzen dugu.
Edonola ere, azken egunotan zabaldu diren informazio okerrak direla eta, mundu guztiari zuhurtziaz jokatzeko eskatzen diogu.Edozein informazio zabaldu baino lehenago mesedez kontsultatu ezazue Iparra Galdu Baik-en sare sozialetan (facebook eta twiter).
17/12/19 15:46:
Gaur barriro plataformik ata daben mezu:
Atzo, azkar batean egin genuen oharrean, gure akats bat dela eta, ez genituen gertaerak behar bezala adierazi eta aklaratu nahi dugu:
Atzo, astebukaeran izan zuen eztula zela eta, Ibon Alcala-Meco-ko espetxetik Madrilgo ospitale batetara eraman zuten eta segituan berriro espetxera eraman zuten.
Hau da, une honetan, Ibon Alcalá-Meco-ko ospitalean dago.
Barka eragozpenak.Informatzen jarraituko dugu.
IBON ETA LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA!
Abendun 18tik 29re erakusketi: GOGOAN HARTZEKO IZENAK
Gaurtik hasi eta hillan amatxuerarte egongo da zabalik erakusketa hau Udal erakusketa aretun kartelin agertzen dan ordutegixaz. EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIn lan bat da hau ta ONDARRUKO UDALAn babesa dauke.



Abenduak 22 (Baixaku) dokumentala Kofrai Zarrin: ¿A donde vamos?
Abendun 22xan, baixaku, 18:00etan Ondarruko Kofradi Zaharrin aukeri eukiko dou dokumental interesgarri hau ikusteko.Gero, Marian Gerrikabeitiaz solasaldixe ixateko be bai!

Abenduan 17 (domeki) konzentri IBON ETXEA!!
Alamedan batuko gaz osteabe IBON ETXEA!! pankarta atzin eguerdiko 13:00tan IPARRA GALDU BAIK plataformik deixai jarraitxuz. Beste alde batetik astin tzir ekimen desberdiñak ein diz IBONen askatasune eskatzen. Hamen Gasteiz eta Iruñako irudixak.


ELKARTASUN zozketako zenbaki saritu
Gaur eguerdixan eindan ELKARTASUN zozketako zenbaki irabazli eta ordezku diz azpixan dakazuenak. Suerti euki dabenai Zoixonak eta bestiai hurrengun ixango dan esperantziaz lagako dou.


2018ko Ekainak 10in LASTERBIDEAN elkartasun lasterketi ONDARRUN!
Gaur goxin emon dotse lekuku Oñatiarrak Ondarrutarrai, eta 2018ko LASTERBIDEAN aurkeztu dabe! Bertan hainbat herritxarrek parte hartu dabe, tartin etxeratekuk, iparra galdu baik plataformakuk, Angelita Ibonen amak, lasterbideaneko ondarruko lantaldekuk, norbanakuk…
bertan azaldu dabe zer dan LASTERBIDEAN eta zeintzuk dizen beran helburuk… Antolatzailik argi laga dabe preso eta iheslaxan aldeko eta giza eskubidin aldeko ekimena dala, eta eurak be presente egongo dizela egun honetan. Adibidez, irabazliai emongo gakoezen sarixak presuk kartzelan einddako eskulanak ixango di…
Lelu “animaten za aringaingan etxea?” Eta aurtengo erronki 1500 aringaingalari batzi!
Hamen prentsaurrekun bideu HITZAn eskutik:
《EH SUKARRA+TXALAINAK+DJ JUSEFF》Abendun23 (zapatu) ONDARRUKO GAZTETXIN!
Bixar, zapatu (ab16) autobuskara Bermiotar Ondarrure!
Bermeotik aia zan idei Ondarruko Gaztetxea ondala hilebete edo… bermiotarrak zeozer nahibela ein ondarrun eta ondarrutarrakin, eta hortixeik urten ban gauzik… Bermeotarrak bertan euskeriaz ganora baik dabizela eta Ondarrure etorriko dizela parranda euskaldun bat botatea!
Ondio eztakiau euran herriko euskerin ingurun salaketa ero protesta estiloko zeoze etxeko helburu dakarren edo parrandi etxeko eskusa bile dabizen!
Hauxe egitarau prepara dabe elkarlanin:
Hauxe bideuau be prepara ben:
Zubi-Zahar herri ikastolako 2018ko egutegixe
Zubi-Zahar herri ikastolik argitaratu dau datorren urteko (2018) egutegixe eta lortu nahi ixan ezkeo, Zurrumurru liburu dendan eta ikastolan bertan 5 euron trukin eskuratu zeinke.









