ADI! IBON OSPITXALEA ERUN DABE!

Hauxe mezu zabaldu dau Iparra Galdu Baik plataformik ontxe momentun, barri gexa jakin ahala informaziñoi eguneratzen jungo ga:

-22:28

Kaixo;

Ibon Iparragirreri buruzko azken berriak. Gaur, Ibon, Alcalá-Meco-ko espetxetik Madrilgo ospitale batera eraman dute. Iragan astean, Ibon eztulka hasi zen eta astebukaeran areagotu egin zaio.Hori dela eta espetxeko medikuak ospitalera bidali du gaur (harrigarria bada ere,astebukaeran medikurik ez da egoten). Gogoratu behar dugu Ibon maiatzean Gregorio Marañon ospitalera eraman zutela eztularekin eta neumonia diagnostikatu ziotela.

Ibonek, espetxean jarraitzen du eta bere baldintzapeko askatasuna Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea den Castro epailearen eskuetan dago.

Ibonen egoera delikatua da eta Iparra Galdu Baik plataformatik Ibonen berehalako askatasuna galdatzen dugu.

Edonola ere, azken egunotan zabaldu diren informazio okerrak direla eta, mundu guztiari zuhurtziaz jokatzeko eskatzen diogu.Edozein informazio zabaldu baino lehenago mesedez kontsultatu ezazue Iparra Galdu Baik-en sare sozialetan (facebook eta twiter).


17/12/19 15:46:

Gaur barriro plataformik ata daben mezu: 

Atzo, azkar batean egin genuen oharrean, gure akats bat dela eta, ez genituen gertaerak behar bezala adierazi eta aklaratu nahi dugu:

Atzo, astebukaeran izan zuen eztula zela eta, Ibon Alcala-Meco-ko espetxetik Madrilgo ospitale batetara eraman zuten eta segituan berriro espetxera eraman zuten.

Hau da, une honetan, Ibon Alcalá-Meco-ko ospitalean dago.

Barka eragozpenak.Informatzen jarraituko dugu.


IBON ETA LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.