IBON en aldeko moziñoi onartu dau udalak!

Eguenin (urriak26) Ibon Iparragirren aldeko moziñoi onartu ben udala osatzen daben alderdi bixak. Moziñoi onartziaz gain, bat einddabe gaur euerdixan einddan kontzentraziñoiaz.

Kontzentraziñoiko irudixak:

Aurrea jarraitzen dabe IBONen eta gaxo dazen presuk etxeratzeko ekintzak, adibidez argazki hau SESTAOn atataku de.

Sestaon Preso gaxuk etxeratzin alde 2017-10-27 2

Eta amaitzeko argazki hau Zelanda berritxik bixaldu doskue ibonei elkartasune erakusteko!

Zelanda Barritxik berotasuna eta maitxasuna Ondarrura !!! IBON ETXEA!

Ondarruko Hezkidetza Proiektu martxan!

Atzo etxelilan aurkeztu ban udalak ondarruko hezkidetza egitasmu.

screenshot_20171028-1609131071643217.jpg

Ondala urte batzuk sortutako proiektu de hau herrixan, eta onarte pilobat lanketa eitxuz eskoletan, herrixan, gurasukin, hezkuntza langilikin… Argi da bardintxasunea bidin, beharrezkuk dizela honek lanketak eta hori aurrea eruteko hezkidetzako proiekto potente bat daz martxan ipintxen…

Ezin ixan zendule Ondarruko Hezkidetza proiektun aurkezpenin egon? Trankil, Bideo honetan emotezku esku artin dabillen proiektu potente ta politxan barri.

 

Mobilizaziñoi barrixak IBON IPARRAGIRREn Askatasune eskatzeko

Domekan Urrixak 29xan konzentraziñoi bat engo da Alamedan eguerdiko 13:00tan. Gu han eongo gaz, eta zeu?

urriak 29 konzentri Alamedan

Bitxartin elkartasun mezuk jasoten jarraitzen dou. TXILE aldeku de azpixan ikusiko dozuena, ATACAMAko desertutik bixaldu dabe.

ATACAMAko desertutik IBONeaz bat 2017-10-24

Beste honek LEIOAko unibersidadin atatakuk diz

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 4

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 5

LEIOAko ikaslik be IBON KALEA 3

Ta amaitzeko Bizkaiko Batzar Nagusixak IBONen egoeriaz kezkatute ein daben idatzixe

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIXAK IBONeaz kezkatute

Ta  EH Bilduko Bizkaiko Juntetako hautatuk ata daben argazkixe

Bizkaiko EH Biluko batzarkidik

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn aldeko mobilizaziñoik jarraitzen dabe

Adibidez, ongo baixakun (urrixak 27) LEKATXOn manifi antolatu dabe IBON BEHINGOZ KALEA!! lelopin.

IBONen aldeko manifi Lekitxon 2017-10-27

eta herri ezberdiñetatik irudixak jasotzen jarraitzen dou. Hamen Iparraldin (URRUÑAn) eindako ekintzaku.

URRUÑAn IBONen aldeko ekintzi

Beste hau ASKEROCKen kontzertutan (GASTEIZen) atataku asteburun.

Askerock 2017-10-21 IBONeaz bat

Gasteizko unibertsidadeko paretetan ikusi leikena:

Eta amaitzeko ONDARRUko paetetan ikusitxaku gaur bertan

IBON, JO ta KE BESARKATU ARTE Kartela

 

Azarun 18, JOSE MARI NABERAN Herri Krosa antolatu dau ZUBI-ZAHAR herri ikastolik 50.urteurrenan ospakizunetan

ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.urteurrena antolatzen dabillen taldik Azarun herri krosa antolatzi pentsa dau eta JOSE MARI NABERAN HERRI KROSA ixena eukiko dau (Ikastolako atletismo taldin sortzallin omenez). Karreri Azarun 18 arratsaldin ixango da eta 3 ibilbide eukikotxu, 2 umintzako ixango diz, egunin bertan ixen emotiaz batea 2 euro lagako dabe elkartasun kutxan eta kutxa hori herriko KARENKA elkartiai emongo gako .Hirugarren ibilbidin parte hartzeko “herrikrosa” Webgunin apuntatu birde 10 euron truke. Dortsalaz eta kronometratute ixango da, sailkapenak emongo diz eta sari banaketi eongo da. Anima eta hartu parte!

Jose-Mari-Naberan-herri-krosaren-aurkezpena-1

  • Argazkixe Lea-Artibaiko Hitzatik jasota