Urtiai amaiera polit bat emoteko Abenduko azkanengoko egunin mendi irteeri antolatu dau AURRERA mendi taldik. Turroi eta txanpana euran konture ei duz diñue antolatzallik. Alamedatik urtengo dabe goxeko 9 xetan.

Urtiai amaiera polit bat emoteko Abenduko azkanengoko egunin mendi irteeri antolatu dau AURRERA mendi taldik. Turroi eta txanpana euran konture ei duz diñue antolatzallik. Alamedatik urtengo dabe goxeko 9 xetan.

![]() |
ZARAUTZen eindako ekintzi IBON IPARRAGIRRE euskal preso politikun muturreko egoeri dala ta.
Ixena emoteko tokixe eta egunak: Abendun 28 eta 29xan arratsaldeko 6retatik 7ta Turismo bulegun

IBONek gaur 44 urte beteten dotxu. Dudan egon gaz beran egunin ze argazki ipini bir gendun zoixontzeko eta hau agertu danin TURRUNE etxen douen guztixok aho batez onartu dou.

Baikortasunan irudixe, gazte ixati, bixi nahixe, hori dana ixan da IBON beran bixitxa guztin. Matxe-matxe douela nahi gentzake esan hamendik, bai guk ta batxe be GAZTETXETIk. Argazki hau zapatun gaztetxeko kontzertutan atataku de Ibonei elkartasune erakusteko!
Gure besarkada eta maitxasunik beruena Meco ko ziega ilun eta hotzea! MATXE-MATXE!
Eta azkanengoko egunetan jakin douenez, Arrasateko zentro batea nahi dabe ekarri, hau pausu ezta nahiku Ibonek dakarren gaxotasunai aurre etxeko, Ibon etxin egon bir de beran etxekukin eta familixan. Argi da pauso hau zeozer einddabela erakustarazteko eta denpora baten Ibonen gaxe lasaitzeko asmuaz einddabela, baine argi dakau burrukan jarraitxukouela Ibon etxin euki arte!
Data honetan askorek aprobetxaten dabe egun batzuk trankil hartu eta urte barrirako pilak kargateko, beste batzuk familixi beste toki baten bixi dablelako mobiuten diz…eta batzuk aldarrikapenak maletan sartute eruten dotxuez duzen tokixeta!
Argazki hau Gorkak bixaldu dosku Galiza aldetik, O Pindo(A Coruña) herritxik, Lasterbidean kamiseti eta Txoku libre diñon zapixaz:
Hauxe textuau bixaldu doskue Gazte Asanbladatik, gabonetako egitarauaz aurrea jarraitzen dabe:
Gabonakin batea marxismo-leninismun formatea guz Ondarruko Gaztetxin, horretako 3 saio eukikouz
Lelengoko saiun “Manifestu Komunisti” landukou eta biarrenin “Soldatapeko biharra eta kapitala” Marxen idatzixe
KOMENI RE ETORRI AURRETIK TESTUK IRAKURTI
Etorri geuaz formatea!!!
KONTZIENTZIA INDARTUZ, LANGILE BOTEREA ERAIKI!
Textuk:
http://marxismoa.blogspot.com.es/p/alderdi-komunistaren-manifestua.html?m=1
Atzo eguerdixan urtero lez, Zubi Zahar ikastolik Olentzero eta Maridomingiai ongietorrixe emoteko kalejiri ein ben herrixan tzir…
Iluntzin ostabe emon gentzan ongietorrixe, eta Preso eta iheslaxan alde ibili ginan herriko kalitan gabon kantak kantaten eta bertsotan…
Herrixan falta dizenan alde antortxa bana bistu ben senidik eta gabonetan be preso ta iheslaixak presente eukitxeko mahaixe ipini!
Fetxa honek oso berezixak ixaten di askorentzako, natxe gabonak erlijiñoik ezarritxako datak ixan, gexenok familixiaz batu eta etxeko giro goxun pasateko egun modun dakauz hartute, ta guk ezinezku dou ahazti gure artin herrixan falta dizenak eta egun berezi honek milaka kilometrota pasa bir dabezenak! Zuek baiko azkan gabonak ixateko burrukan jarraitxukou! DANAK ETXEA!
Gaur bertan MIREN AMURIZAk BERRIA egunkarixan idatzi daben iritzi artikulu de behean irakurriko dozuena.

2017ko abenduak 24
Eurixe, eurixe, katuan begixe, dio ume batek Ondarroako Alamedan. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun «egia» esaten da, Ondarroan «egixe». Egia da, bai, Ibon Iparragirre oso ahul dagoena, hari meheie dakar, murmuratzen dute portuko sareginek. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Intxaurrondon «erdia» esaten da, Ondarroan «erdixe». Erdia besterik ez baita Alcala Mecotik Arrasaterainoko bidea eta bi, lau, sei, zortzi urtez gaixorik, lekutako amanin eduki dutenarentzat, erdia ez da nahikoa.
Eurixe, eurixe, katuan begixe; Basaurin «ia-ia» esaten da, Ondarroan «ixe-ixe»; Iboni gorputza defentsarik barik geratu zaiola ixe-ixe. Funtzionaxuk gorrixe atatze, gorria atera diote, errepikatzen zuten arrandegiko ilaran, presoari astindu bat ematen zioten bakoitzean. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Lasarten «ezer» esaten da, Ondarroan «ixe». Ezetz esaten dute, ez dagoela ezer Ibon etxeratu artean geldiaraziko dituenik. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Oreretan «herria» esaten da, Ondarroan «herrixe». Itziarren eta haren semearen herria, Ondarru, bixitxi marabilli rela gogorarazten diguna lantzean-lantzean-lantzean. Zer gutxiago, egun seinalatuotan, bertakoei famauk direla aitortzea baino? Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun, Intxaurrondon, Basaurin, Lasarten, Oreretan… eurixe. Famauk zuek, Euskal Herriaren luze zabalean senide eta lagun presoak zaintzen diharduzuen den-denok.
https://www.berria.eus/paperekoa/1777/022/002/2017-12-24/famauk.htm
