Ikastaru Etxelilan Otsaillin tzir: Hilerokoa irakurtzen

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi (Filologu, hezkidetzan aditu eta Skolastikan kritika literario feministan formatu)  Egutegixe: Otsailak 2, 16 eta 23 Ordutegixe: 17:00-21:00    Leku: Etxelila Antolatzalli: Berdintasun Saila – Etxelila

*Ikastarun parte hartzeko aldez aurretik emon birde ixena

hileroku irakurten

Ikastaru: Gorputze lapurtu dosku. Emakumion gorputzetan gertaten dana menditan zehar isilarazi egin doskule ohartzeko ez da ikerketa sakon baten beharrik. Erlijio liburutan, zientzian, medikuntzan, historian… emakumik ikusezinak ixan gaz, eta hala ixaten jarraitzen dou. Literaturan be antzea gertaten da. Mundu maskulinun absentzia, tabu, misteixu, gaixotasune, lizunkexi etab. diz hileroku deskribaten daben berbak.  Beharrezku ixan da, beraz, mugimendu feministik egin daben ekarpena eta  emakumik literatur sistemetan integratea hilerokun inguruko esperientzixa desbardinak jaso ahal ixateko. Taller honetan aspektu guzti honen bueltan analizatu, irakurri eta hitz egingo dou.

 

 

Iruzkin bat utzi

Azterketa, ikerketa, Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.