IPARRA GALDU BAIK plataformin prentsa oharra IBONen egoerin ingurun.

Hauxe mezuau zabaldu dabe IPARRA GALDU BAIK plataformatik sare sozialetan, Ibonen egoerin ingurun:

IBONEN INGURUAN IPARRA GALDU BAIK HERRI PLATAFORMAREN PRENTSA OHARRA 

Azken orduotan, Ibonen inguruko hainbat berri zabaldu dira:  jadanik Arrasateko Aita Meni ospitalean dagoela, gaur arratsaldean iritsiko dela bertara…jada etxean dagoela ere zabaldu da.

Horren inguruan esan dezakeguna hauxe da:

1. Ibon, atzo, Alcalá-Meco-ko espetxetik atera zuten.Hasiera batean, trasladoa ostiralean izango zela iragarri zioten eta ez zioten denborarik ere eman bere pertenentziak jasotzeko.Kontutan izan behar dugu, Ibonek HIESA C estadioan izateaz ezezik, ikusmen arazo larriak dituela burmuinean duen orbanarengatik.

2. Ez dakigu Ibonek gaua non pasatu duen ere, beste espetxe baten izango zen, seguruena, baina ez dakigu non. Aurreko traslado guztietan, “transito”-ko ziegetan egunak eman izan ditu ditu eta ez daukagu arrazoirik oraingoan baldintza hobeago batzuetan egongo dela pentsatzeko. “Transito”-ko ziega hauen baldintza higieniko-sanitarioak tamalgarriak baino tamalgarriagoak dira, gune aproposak edozein infekzio hartzeko, hain justu, une honetan Ibonentzat hilgarria suertatu daitekeen egoera.

3. Espainiar administrazioak, Ibonen trasladoa anbulantzian izango zela hitz emanda zuten eta, ez zen horrela izan, ibilgailu polizialetan baizik. Aurretik izandako lekualdaketa gehienetan oso egoera bortitzak jasan izan ditu Ibonek ( mehatxuak, isekak, eskuburdinak gerriaren atzekaldean, muturreko beroa edo hotza…) eta oraingoan ere egoera hori bizitzen ari den ala ez ziur ez badakigu ere, senide eta lagunok kezkatuta gaude.

4. Ibon Aita Meni Arrasateko zentrura eramateko agindua, duela aste batzuetakoa da (iazkoa jada) baina, antza denez, epaitegitik kartzelara bidali behar zuten agindua “traspapelatuta” egon omen da. 

Ibonekin egiten ari direnak ez dauka hitzik. Epaileak agindutako mediku inpartzielek egindako 3 txostenek Ibonen egoera oso larria dela esan arren, ukatu egin nahi diote bere etxean egoteko aukera. Gogoratu behar dugu Ibon 2011eko urritik 2014ko martxoraino, espetxealdi arinduan egon zela pultsera telematiko batekin. Zergatik ez dute beraien legea betetzen eta Iboni espetxealdi arindua aplikatzen, ukanbehar guztiak betetzen baditu?Mendeku gosea eta oinarri oinarrizkoenak diren giza-eskubideekiko errespetu eza adierazten dute euren ekintzek.

IBON ETXERA EKARRI ARTE, TINKO JARRAITUKO DUGU!

LIBRE eta BIZIRIK NAHI DUGU IBON eta GAINONTZEKO LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK.

IPARRA GALDU BAIK, DANAK ETXEA!


Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.