
Abenduak 24 (domeki) OLENTZEROn kalejiri
ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik jaso dou gutun hau;
Honez gero jakingo zenuten bezala, aurten Zubi Zahar Herri Ikastola ospakizun giroan murgilduta dago, izan ere, 50. urteurrena bete baitu.
Hori aprobetxatuz, memoria apurtxo bat egiteko tartea hartu dugu, eta Olentzero eta Mari Domingi-ren kalejiraren sorrera historia nolakoa izan zen kontatzera gatoz.
1996arte, Olentzeroren Kalejira Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatzen zuen, gaur egun egiten duen bezalaxe iluntzeko orduetan. Ekimen hartan garaiko mezu politiko eta sozialak aldarrikatzen ziren orduan ere, Olentzeroren bisita aprobetxatuz.
Orduko Olentzero hura ilunetan joaten zen, barrote artean, eta azkenean erre egiten zen. Horrek ume batzuei beldurra ematen zien, eta beste batzuei ezinegona sortzen zien. Izan ere, ikastolara etortzen zen Olentzero alai eta hurbil hark ez zuen bat egiten kalejiran ikusten zuten Olentzeroren irudiarekin.

Hori guztia ikusirik, ikastolako guraso elkarteak, Pili Kobeaga-ren ideiari jarraituz, Olentzeroren kalejira eguerdian egiteko erabakia hartu zuen, ikastolak berak antolatuta. Aurrez ere umeek urtero jasotzen zuten Olentzeroren bisita ikastola barruan, eta uste zuten, ekimen hura ikastolatik atera eta herriko ume guztientzat egin behar zela, jai giro eta alaitasun artean, magia eta ilusioa zabalduz.
Horrelaxe bada, 1996an izan zen ikastolak Olentzeroren kalejira antolatu zuen lehen aldia. Pertsonaia printzipalaren aktore lana egingo zuena lortzea ez zen lan erraza izan, baina, azkenean Aitor Urkiza, Lapueblan bizi den ondarrutarra, izan zen. Asto batekin atera zen orduan, eta trikitilari, pandero-jole, txistulari eta ume eta gurasoen kantuek alaitu zuten kalejira. Kamiñazpin hasi eta Alamedarainoko ibilaldia egin zuten, eta bukaeran Olentzero Txori Errekaruntz bakarrik joan zen umeek Alamedatik agurtzen zuten bitartean.

Orduz geroztik kalejira eraldatzen joan da 21 urtetan zehar: astoaren ordez kamioian joaten hasi zen, Mari Domingi pertsonaia gehitu zitzaion, batzuetan bertsolarien kantuak alaitu zuten ibilaldia, azkenaldian joaldunek… Eta horrelaxe iritsi gara 2017arte.
Aurten ere jai honetaz gozatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi, elkarrekin euskal kultura hedatu eta ohitura zaharrak partekatzen jarraitu nahi dugulako.
Animatu!
Zubi Zahar Herri Ikastola
Abenduak 23 (zapatu) kalejiri eta Gabon kontzertu UNANUE musika eskolik antolatute

IBON, Arrasatea ekarteko agindu dau Castro epailik
Etxea ekarteko eskakizunai jamonik einbaik, Jose Luis Castro epailik Arrasaten dan Aita Meni zentrure bixalduko dau IBON eta ahalik eta lasterren ospitaleratzeko agindu dau, baina beti be bigarren gradun, unitate itxi baten egon beharko dau.
ETXERAT elkartik (Presun senidik) gogor salatu dau epailin agindu ” Ibon Iparragirrek bere senideekin egon behar du eta tratamendua duintasun osoz jaso behar du”.

Abendun 23 (zapatu) jai giru Alde Zarrin SANTO TOMAS egune ospatzeko

ZOIXONAK CATALUNYA! Katalanak Errepublikiaz jarraitzi erabaki dabe 155ak ezarritxako hauteskunditan!
Beste behin be atentziñoi handixe ipini dou katalunya aldin azkan egunetan, eta batez be atzo. Estatu españolak 155a aplikata prosezu independentisti gelditxukobalakun, hauteskunde autonomikuk deitxuban.
Salbuespen egoerin barrun, consellers-ak kartzelan, govern-a ihesin eta autonomixi eten ben arren, herritxar katalanak argi eta garbi erakutsi dabe euran benetako borondati eta nahixe zein dan, Urrixan 1in porrazuk hartuaz eta eraso artin erabaki eben modun, ERREPUBLIKA KATALAN LIBRE baten nahi dabela bixi!
Alderdi independentistak 70 jarrileku lortutxuez eta unionistak 57.
Honek argazkixak geure Bartzelonako korresponsalak bixaldu dosku, Miren gaur Cup eko interbentore modun ibili de, datu ofizialak, eurak maxetan atatako datukin kontrastateko eroze susmo ero irregulartasunen aurrin:
Askorek pena handixaz hartu dou CUPek denporako emaitzik eskasenak lortutxule,…politiki holakoxi de…, itxuri danez bozkatzaile batzuk, ezkerreko alderdi handixauan apostu eindde, botu “voto util” modun ibiltxi erabaki dabe, baine eztakau dudaik onarte modun kriston papera jokatzen jarraitxuko dabela Països Catalans sozialista eta feministak lortu arte! Gora CUP!
Zoixonak Errepublika Katalanai eta aurrea beti! Visca el poble!
Baixakun (ab22),MIRENTXIN gidari solidaxun urteko batzarra!
Hauxe mezu bixalduzku mirentxin gidarixak:
Kaixo!
Baixakun atsaldeko 18:00tan gaztetxin Mirentxineko batzar iraxe eingo da!
🚐🚐🚐🚐🚐
Zer da Mirentxin?
Ba Mirentxin txofer solidaxun talde bat da, nun astebukaerero dispertsiñoi apurtzen laguntzen douen.
Presun senide eta lagunak eruten douz astebururo furgonetetan, danak batea, segurtasunaz eta errepidin buruko miñak errezten laguntzen dotzau, holan euran kezka bakarra bixitxi ondo juti eta biajin pixu gañetik kentzi de biajin kostuk be murriztiaz batea.
Nahizu txofer solidaxu ixan?
Ba aukera aparta akazu eta baldintza bi daz bakarrik: Lehenengoku 25 urtetik gora eukitxi (dakauen seguruk alantxen eskatzen dozkulako) eta bigarrena GOGU!!!
Besteik ezta bir txofer solidaxu ixateko oseake nahi badou danon artin lagundu senide eta lagunai dispertsiñoin pixu errezten anima eta apunta zatxez esperientzi politx honetan merezi dau te. BIXITXA BAIKO PRESOIK EZTOUELAKO NAHI !!!
Gogoratu Abenduak 22 baixaku atsaldeko 18:00tan gaztetxin!
Ondarruko mirentxineko lan taldi
Abendun 23an “Gabon eske” solidaxu Saharar kanpamentutako mateixala batzeko!
Herriko gazte batzuk hartu dabe iniziatiba solidaxo hau. Abendun 23an, Gabon beixperan, etxeik etxe jungo di erropak, jatekuk, diru… eta bakotxak borondatez emon leiken mateixal guzti batzeko. Lortzen dan mateixal guzti ondala 42 urtetik Tindufeko(algeria) errefuxiatute dazen Saharar herritxarrai bixaltzeko ixango da, eta Yaalah elkartik gabonak eta gero eingo daben janari bilketiaz batea batuko dabe, euskal herriko urteroko karabanan bixaltzeko.
Ekimen solidaxo honetan parte hartu nahi daben herritxar guztik ixamgo diz ongi etorrixak! Abendun 23an (zapatu) goxeko 9xetan da ipinitxe kedadi Arraun elkarteko parin.
Hamen Yaalah elkartik Saharar herrixan gatazkin eta histoixin ingurun ata ban bideu:
ISIDOR ETXABURU OSA lagune ta kidi jun gazku gaur

Urte amaiera penagarrixe da ixaten gutzako. Gaur ISIDOR junde gure artetik 61 urte eukazela. Ixille, iñoiz eztotzau entzun berba bat besti baño fuertia etxen. Bihargiñe ehuneko ehun, San iñazioko jaxetan sardiña erreten, Zapato Azulin txosnako barran, Jaxetan Amnistiko txosnan zerbiuten, Herri batzarretan beran ekarpenak etxen, Kresalako tanborradan makillai eratxen…
Aurtengo Lekatxoko Antzar egunin ondarrutarrok txandi einbihir gendun, eta nahiz eta erdi gaxoik egon berak ezeban nahi hutsik ein eta bokadillo eiñan jarraitxu ban. Bertolt Brechtek esateban latxeik bixi guztin borrokatu ixan daben pertsonetako bat ixan da ISIDOR, ezinbesteko kidi eta lagune.

Hondakin organiku batzeko sistema barrixe oso emaitz onak da emoten! 8,5tona jaso diz Ondarrun!
Ondarruko udalak jakitxea emon dabenez, azkan astitan hondakin organikuk batzeko 2.301 KIT banatu diz herrixan, Udalak bide batez herrixe nahi ixan dau zoixondu onarteko erantzune oso ona ixan dalako. Beste dato bat be emon dabe, ondio 1.187 etxebizitza falta dizela KIT honek banatzeko, eta horretako beste banaketa egun bat ipini dabe: URTARRILAK 13an karpa bat egongo da alamedan goiz eta atsaldez…
Momentuz Lea-Artibain, Ondarrun eta Berritxun banatu diz:
| KIT-a JASO DUTEN ETXEBIZITZAK | KIT-a JASOTZEKO FALTA DIRENAK | ||
| 160 | |||
| ONDARROA | 2301 | 1.187 | |
| GUZTIRA | 2.477 |

Gexenoi onezkio aia gazkun Kit horretan, organiku batzeko potu, edukiontzixak iraitxeko txartela, urtebeteako poltsa biodegradablik eta birziklapen egokixe etxeko argibidin triptiko bat jaso dou.


Eskualde osun ezarri nahi dan sistema honen helburu, gaike sailkatutako hondakinan birziklatze portzentaji %70ea aiati de, eta momentuz datuk oso onak diz. Sistema hau hasi zanetik (azarun erditxik gitxi gorabehera) 8500 kilo jaso douz Ondarrun, eta hamen hori erakusten daben argazkixe:

Beraz badakiau zeinddan bidi! Ahalik eta gexen birziklatzeko erakundik nahi daben medixo eta erreztasun guztik emoleikez, baine benetako erantzunkizune geuri de, herritxarrona! Beraz Garbi eta Argi jokatu hondakinakin!!!







