Zubi-Zahar herri ikastolik argitaratu dau datorren urteko (2018) egutegixe eta lortu nahi ixan ezkeo, Zurrumurru liburu dendan eta ikastolan bertan 5 euron trukin eskuratu zeinke.

Zubi-Zahar herri ikastolik argitaratu dau datorren urteko (2018) egutegixe eta lortu nahi ixan ezkeo, Zurrumurru liburu dendan eta ikastolan bertan 5 euron trukin eskuratu zeinke.

Hitzaldixe: Hitzaldixan izenburu berbera dauken ikerketa lanai buruz hitz egingo dosku Jeannek. Beran ikerketak afrikar jatorriko EAEko emakume migratzailingana hurreatzi dauke helburu, erdigunin jarriaz honek, subjektu eta protagonista latxeik ikuskatzeko, baita inguruniaz erlaziñoin kokatzeko be, eskubidin ikuspegitxik. Eraldakuntza sozialeako tresna praktiko latxeik planteaten dau.
Hauxe mezuau jaso dou herrixan Lasterbidean euskal errepresaliatun aldeko aringainga lasterketi antolatzen dabilen lantaldin eskutik!
Aupa herrikide! Lasterbidean; Euskal Errepresialiatuen Eskubideen Aldeko Nazio Lasterketi 2018an Ondarrun eingora.
Horren aurrin Abenduak 16 zapatun,11:30tan Zubi Zaharreko eskillaretan eingo dan prentsaurrekure gonbidatzetzuau.
Telebista be eongora ta zemat eta gexa eon, hobeto betibe.
Danak etxea ekarri arte JTK!!!
LASTERBIDEAN LANTALDI
Baixako honetan ez galdu POP ROCK kontzertu Musika Eskolako Konboen eskutik arratsaldeko 19:00tan Musika Eskolako Areto nausixan. Etorri eta Gozatu Musikiaz!!

Gogoratu bixar “Volar” dokumentala ikusteko aukeri eongo dala Etxelilan, 17:00etan. Dokumentalan ostin, gainea, bertan parte hartzen daben protagonistetako biaz solasaldixe eongo da.
Dokumentalaz: Genero indarkeixi jasan daben bederatzi emakumek asteburu bat pasa dabe alkarreaz, landan, euren egunerokotasunetik aparte
.Egutegixe: Abenduak 14 Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila
Antolatzaili: Boga-Boga Elkarti

MIREN LERSUNDI GIMENO ixan arren beran legezko ixena, gutzako MIREN AKERRA zan. Emakume txikixe bañe bixotz handiku, Artabiden bixi bixitxa guztin bañe Astilleruku hil arte (beran berbak), 82 urteaz hillde ospitxalin bañe atzo arte herriko ekimen guztixetan parte hartu ixan dau, saltsa guztixetako perrejille. Bardin dotzan auzoko batzarretan egon edo Artelango txokolatadak prestaten egon edo Plazagañin ardurak banatzen ibili, edo beran Astilleruko bazkaxe antolatzen, Txokun hauteskunditako sobrik beteten eta beran auzun etxeik etxe banatzen, San Andres eguneko kokotxai saltsi loditzen, Herri harresixan lelengoko fillan (berak esango leuken lez)….beti edonun esko bat botateko prest. Berak beran buru aurkezteko erabiltxen ban definiziñoi hauxe zan: Ni AKERRAneku, ASTILLERUku HERRI BATASUNAku eta ATHLETIKeku naz.











ESKERRIK ASKO MIREN eindako biar guztiatxik. Argi euki faltan botako zatxuauela, zure bixitxeko gogu eta zure irribarri guaz gelditxu de.
Zubi Zahar ikastolik beran 50.urteurrena ospatzeko ekintzan artin, hitzaldi eder hau antolatu dau.

Mendixan ibiltxen zabizenontzat albiste interesgarrixe da hau. Edozer gauza gertatu ezkeo mendixan txartel honen bidez segurtasun bat eskuratzen dozue. Behean ipintzen daben latxeik AURRERA MENDI TALDEko lokalin ein zeinke edo agertzen dan telefono zenbakire deitxute dudaren bat badakazue argitxuko dotzue.

